Archivo de la categoría: Eskolartekoa

Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketa 2020 Eibarren

Eibarko Klub Deportiboak, Gipuzkoako Xake Federazioarekin elkarlanean Eibarko zonaldeari dagokion Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketa antolatuko du Eibarren. Hauexek dira txapelketaren datuak:

  • Eguna: 2020ko martxoaren 1 eta 8a, igandea
  • Ordutegia:
    • Izen-ematea baieztatzea: 10:00tatik 10:30tara
    • Partidak: 10:30tatik 13:30tara (bukaera ordua gutxi gorabeherakoa da)
  • Tokia: Eibarko Klub Deportiboa. Toribio Etxebarria kalea 16-1º. Eibar.

Txapelketa honako jokalari hauei zuzenduta dago, Gipuzkoako Xake Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diotenari jarraituz:

  • Infantilak: 2006 eta 2007 urteetan jaiotako ikasleak
  • Alebinak: 2008 eta 2009 urteetan jaiotako ikasleak
  • Benjaminak: 2010 eta 2011 urteetan jaiotako ikasleak

Jokalari kopuruak ahalbidetzen badu, maila bakoitzeko txapelketak era independentean jokatuko dira, eta hori posible ez balitz infantil eta alebin mailetako jokalariak elkarrekin jokatuko dute. Betiere benjamin mailakoek euren artean bakarrik jokatuko dute. Txapelketaren formatua eta txanda kopurua parte-hartzaile kopuruaren arabera erabakiko da.

Jokalariek egun baten ala bietan parte hartu dezakete. Eibarko zonaldeari dagokion sailkapena, bi egunetako sailkapenak batuz osatuko da.

Infantil eta alebin mailetako lehenengo sailkatuek Gipuzkoako Eskolarteko Finaletan parte hartzeko aukera izango dute Gipuzkoako Xake Federazioak zehaztuko duen eran. Honetarako jokalariek eskola-kirola programaren barnean xakeari dagokion modalitatean izena emanda egon beharko dute.

Parte hartzaile guztientzako saria egongo da.

Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko bidali izen-emate orria helbide honetara: xakea@deporeibar.com

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa, Eibarko zonaldea: Aritz Tornay eta Aimar Garcia izan dira onenak

Bigarren igandez, gaur Eibarko Klub Deportiboaren egoitzan bildu dira 20 xakelari gazte Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren 2. jardunaldian. Gaur ere 5 partida gogor jokatu dituzte, eta azkenean, bi egunetako emaitzak kontuan hartuta Aritz Tornay (Gazteluondo Arrasate) izan da onena nagusien mailan eta Aimar Garcia (La Salle Isasi) benjaminen mailan.

Jokalari guztiei Gipuzkoako Xake Federakuntzak eskainitako dominak eman dizkiegu eta bi egunetako jokalari onenei Eibarko Klub Deportiboak emandako garaikurrak.

Hona hemen bi egunetako sailkapenen batuketa:

Nagusiak

#IzenaIkastetxea1. eguna2. egunaBatuketa
1Tornay, AritzGazteluondo – Arrasate5510
2Cearsolo, BeñatElgoibarko Ikastola448
3Ye, Yu XuanAldatze2,535,5
4Etxeberria, MalenAldatze32,55,5
5Borrella, EgoitzSan Andres2,52,55
6Laskurain, JokinSan Andres2,52,55
7Malaga, TelmoSan Andres2,52,55
8Agirre, HodeiElgoibarko Ikastola325
9Osa, UnaiJuan Antonio Mogel – Iturburu1,534,5
10Astigarraga, IkerElgoibarko Ikastola2,513,5
11Saavedra, Jose ManuelSan Andres3
3
12Del Campo, LukasSan Andres
22
12Aristegi, BeñatIkasberri – Azpeitia2
2
13Gisasola, ManexJuan Antonio Mogel – Iturburu1
1
14El Mezouary, RayanSan Andres0
0

Benjaminak

#IzenaIkastetxea1. eguna2. egunaBatuketa
1Garcia, AimarLa Salle Isasi538
2Varona, XubanJuan Antonio Mogel – Iturburu34,57,5
3Ye, Ze HaoAldatze43,57,5
4Gurrutxaga, AimarElgoibarko Ikastola43,57,5
5Baglietto, KoldoJuan Antonio Mogel – Iturburu347
6Lopez, NoanAldatze32,55,5
7Asin, MikelSan Andres235
8Andaloussi, MarwaSan Andres325
9Plazaola, OlatzJuan Antonio Mogel – Iturburu22,54,5
10Gallego, AimarAldatze22,54,5
11Ordoñez, AinaraAldatze314
12Gonzalez, AitorSan Andres2,513,5
13Ulibarri, LierElgoibarko Ikastola2,5
2,5
14Rodriguez, MartinAldatze112
15Larreina, JokinAldatze112
16Urkia, HaizeaMendaroko Ikastola2
2
17Iraolagoitia, EnaitzMendaroko Ikastola2
2
Aritz Tornay
Aimar García

Eskolarteko xake txapelketaren lehenengo jardunaldia

30 jokalari bildu ziren atzo igandea klubaren egoitzan Eibarko zonaldeari dagokion Gipuzkoako Eskolarteko txapelketaren lehenengo jardunaldian. Alebin eta benjamin mailetan banatuta, goiz guztiko jardunaldia izan zuten, jokalari bakoitzak 5 partida jokatu zituelarik. Txapelketara Eibar, Elgoibar, Mendaro, Arrasate eta Azpeitiko jokalariak bertaratu ziren.

Bi mailetan jokalari banak partida guztiak irabazi zituzten, alebinetan Arrasateko Gazteluondoko Aritz Tornay izan zen onena eta benjaminetan La Salle Isasiko Aimar Garcia.

Datorren igandean beste jardunaldi bat jokatuko da eta bertan.

Berdinketak taldekako txapelketan

Lehenengo zein hirugarren mailetako taldeek 2nako berdinketak lortu zituzten Gipuzkoako Taldekako Txapelketaren 6. txandan.

Lehenengo mailako taldeak Hondarribi-Marlaxka B taldea izan zuen aurrean eta Jon Aranak bere partida irabazi, Mikel Larreategi eta Jose Antonio Garridok eurenak berdindu eta Emilio José Freirek berea galdu egin zuen. Hirugarren mailako taldeak Arrasaten jokatu zuen eta bertan Adrian Martinikorena eta Aitor Beorleguik irabazi egin zuten eta Oier Garcia eta Lander Ajak galdu.

Datorren asteburuan 7. txanda jokatuko da. Lehenengo mailako taldea Legazpira joango da Santikutz taldearen aurka jokatzera eta hirugarrenekoak Bergarako Zaleaken aurka jokatuko du Deporren larunbatean 16:00tan hasita.

Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketa 2019 Eibarren

Eibarko Klub Deportiboak, Gipuzkoako Xake Federazioarekin elkarlanean Eibarko zonaldeari dagokion Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketa antolatuko du Eibarren. Hauexek dira txapelketaren datuak:

  • Eguna: 2019ko otsailaren 17a eta 24a, igandea
  • Ordutegia:
    • Izen-ematea baieztatzea: 10:00tatik 10:30tara
    • Partidak: 10:30tatik 13:30tara (bukaera ordua gutxi gorabeherakoa da)
  • Tokia: Eibarko Klub Deportiboa. Toribio Etxebarria kalea 16-1º. Eibar.

Txapelketa honako jokalari hauei zuzenduta dago, Gipuzkoako Xake Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diotenari jarraituz:

  • Infantilak: 2005 eta 2006 urteetan jaiotako ikasleak
  • Alebinak: 2007 eta 2008 urteetan jaiotako ikasleak
  • Benjaminak: 2009 eta 2010 urteetan jaiotako ikasleak