Datozen egun hauetan ohi baino denbora gehiago emango dugu guztiok etxean. Etxeko egonaldiak leuntzeko proposamen batekin gatoz: jokatu xakean! Gogoratu xakea dela Internet bidez jokatu daitekeen kirol bakarra, eta horretarako hainbat aukera daude. Guretzat gogokoena Lichess erabiltzea da.
Gerardo Fernandez, Bilboko Zuri Baltza klubeko jokalariak eta AjedrezVasco.com webgunearen kudeatzaileak, eguneroko txapelketa bat antolatu du egun hauetarako: AjedrezVasco I. Gran Prixa. Arratsaldero 18:00tan, 3 + 2 erritmoan (3 minutu partida guztirako eta 2 segundo gehigarri jokaldi bakoitzeko). Hemen duzue txapelketarako lotura zuzena: https://lichess.org/tournament/XqYfF0Pc Txapelketak pasahitza dauka, gure kirolaren izena: xakea.
La Comisión de Ajedrez del Club Deportivo Eibar, va a organizar una charla titulada “Leyes del Ajedrez para jugadores” este próximo mes de enero. La charla será abierta y está dirigida a todos los jugadores y versará sobre las Leyes del Ajedrez en vigor. En la charla se explicarán las Leyes del Ajedrez, cómo están estructuradas y los casos especiales de los diferentes ritmos de juego (estándar, rápido y blitz).
La charla pretende ser amena y abierta a la participación de los presentes con casos, preguntas y respuestas.
Ponente: Mikel Larreategi, Árbitro Internacional FIDE
Día: 27 de enero, domingo
Horario: 10:00 a 13:00
Lugar: Club Deportivo Eibar. Toribio Etxeberria kalea 16. Eibar (Gipuzkoa)
Inscripción: gratuita, pero obligatoria en ajedrez@deporeibar.com
Habrá servicio de bar/cafetería.
Eibarko Klub Deportiboko Xake Batzordeak “Xakearen Legeak jokalarientzat” izeneko hitzaldia antolatuko du urtarrilean. Hitzaldian parte hartzea librea da eta xakelari orori zuzenduta dago. Izenburuak dioen bezala, indarrean dauden Xakearen Legeei buruzkoa izango da. Bertan Legeon nondik norakoak azalduko dira, kasu praktikoekin eta erritmoen arteko ezberdintasun eta ezaugarri bereziak azalduz. Hitzaldia entretenigarria egiten saiatuko gara eta parte hartzaileen galdera eta zalantzak argitzeko tartea ere izango da.
Hizlaria: Mikel Larreategi Arana, Nazioarteko Epailea
Eguna: urtarrilaren 27a, igandea
Ordutegia: 10:00etatik 13:00era
Tokia: Eibarko Klub Deportiboa. Toribio Etxeberria kalea 16. Eibar (Gipuzkoa)
Izena ematea: doakoa baina derrigorrezkoa xakea@deporeibar.com helbidean
Taberna/kafetegi zerbitzua egongo da.
Documentación / Dokumentazioa
Recomendamos leer las Leyes del Ajedrez (articulado general y los apéndices A y B antes de acudir).
Hitzaldira etorri aurretik Xakearen Legeak irakurtzea gomendatzen dugu (artikulu orokorrak eta A eta B eranskinak)
Abuztuaren 13tik 20ra klubeko xake jokalari batzuk Austriako Latschach herrian jokatutako Faaker See txapelketaren 32. edizioan jokalari aritu gara oporraldia eta xakea uztartuz.
Bidaiko laukotea Venezian
Austriako hegoaldean, Villachetik gertu jokatu zen txapelketan guztira 90 jokalari bildu ziren eta euren artean ziren klubeko Jon Arana, Edu Olabe eta Mikel Larreategi eta Asier Etxagibel arrasatearra. Aurrerago Frantzian, Herbereetan edo Italian bezala, oporraldia eta xakea batzeak ideia zoragarria izaten jarraitzen du eta aurtengoan ere horrela izan da.
Jokalekua
Jon Arana vs. Patrick Gelbenegger
Markus Gaertner vs. Edu Olabe
Markus Lipynski vs. Asier Etxagibel
Bidaian zehar, Venezia, Ljubljana edo Bled ezagutzeko aukera izan dugu. Villach inguruko Faaker, Ossiacher edo Wörthersee lakuak ikusi baina bertan bainatzeko aukerarik ez genuen izan, eta 2000 metrotik gorako Mittagskogel mendira igotzeko ere aprobetxatu genuen. Ingurua zoragarria iruditu zitzaigun: mendiz inguratutako lautada bat, eguraldia ere ederra aire libreko hainbat eta hainbat ekintza egiteko guztiz prestatuta baitago.
Xakeari dagokionez (hemen sailkapen nagusia) Asier Etxagibel izan zen laukoteko jokalari onena, 5,5 punturekin 15. postua lortuz partidarik galdu ere egin gabe. Edu Olabe eta Jon Aranak 5 puntu lortu zituzten eta 27 eta 28. postua lortu zuten. Mikel Larreategik 4 puntu lortu zituen eta 52. postuan sailkatu zen. Txapelketaren jaun eta jabea Andrei Istratescu izan zen 8.5 puntu lortuta txapeldun gelditu zena.
Garaileen podiuma
Andrei Istratescu vs. Emanuel Frank
Txapelketa Latschacheko kultura etxeko areto nagusian jokatu zen. Bitxikeria gisa, partidak 19:00tan hasten ziren eta erritmoa nahiko luzea zen: 90 minutu 40 jokaldi egiteko eta ondoren 30 minutu gehiago, uneoro jokaldi bakoitzagatik 30 segunduko gehigarriarekin. Txapelketan zehar normala egin zitzaigun gu partida jokatu aurretik kafea hartzera joan eta han txapelketa jokatzen ari ziren beste jokalari batzuk afaltzen aurkitzea. Ordutegi bereziak guretzat, zalantza gabe.
Jokalekurako sarrera
Eta datorren urterako zer? Badarabilgu zerbait buruan, topatuko dugu beste bidai eta txapelketa interesgarri bat!
Uztailaren 2an arratsaldez, noizean behineko euriaren bisitarekin jokatu zen Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 32. xake txapelketa Untzaga Plazan. 14 talde bertaratu ziren bertara oraingoan, iazko 22 taldetatik urrun, baina berriz ere xake-arratsalde bikain batez gozatzeko gogoarekin. Aurretik 13 txanda, lagunak berriz ikusteko aukera eta gure kirola praktikatzeko aukera: larunbat baterako plan hoberik bai? 😉
Arratsalde lasai baten ostean, Donostiako Gros Xake Taldea izan zen garaile, guztira 45.5 puntu lortuta. Santi Gonzalez, Iñigo Argandoña, Iñigo Martin, Ivan Muñoz eta Luis Olaizolak osatutako taldeak erritmoa markatu zuen eta inork ezin izan zion jarraitu ere egin. Berdinketa bakarra atera zioten, eta gainontzeko match guztiak irabazi egin zituzten. Bigarren postuan 37.5 punturekin Leioako Altzaga sailkatu zen, Alvaro Diaz, Asier Gonzalez, Rafa Baños eta Erlantz Miguelezek osatutako taldearekin. Hirugarren postua, 36 punturekin, Errenteriako Fomento Cultural taldearentzat izan zen, bertan Txus Agirretxe, Jose Ramon Ros eta Juan Jose Saenz aritu ziren. Hemen sailkapen osoa:
Rk
ID
Team
Fed
Games
+
=
–
Pts
1
7
GROS
ESP
13
12
1
0
45.5
2
2
ALTZAGA
ESP
13
10
1
2
37.5
3
6
FOMENTO
ESP
13
8
5
0
36
4
1
ABADIÑO
ESP
13
9
2
2
35
5
9
IZEAGA
ESP
13
5
4
4
26
6
4
EASO
ESP
13
5
3
5
25.5
7
13
SANTURTZI
ESP
13
4
4
5
24.5
8
11
ZARAUTZ
ESP
13
2
5
6
23.5
9
10
PORTUGALETE
ESP
13
3
3
7
22
10
5
EGIDAZU
ESP
13
2
4
7
21.5
11
8
HONDARRIBI-MARLAXKA
ESP
13
4
2
7
20.5
12
12
ZORNOTZA
ESP
13
2
5
6
20
13
14
C.D. EIBAR A
ESP
13
3
2
8
16.5
14
3
ANAITASUNA-KAKUTE
ESP
13
0
3
10
10
Aurtengoan, aurreko postuetatik urrun geratu zen Eibarko taldea, azken aurreko postuan hain zuzen ere 16.5 punturekin. Ez zuen egun ona izan ez David Pérez, Jon Arana, Emilio Freire eta Lander Ajak osatutako taldeak. Azkoitiko Anaitasuna Kakuterekin erdibana osatu zuten taldean ere izan zen eibartarrik, han aritu baitziren Jose Antonio Garrido eta Aitor Beorlegui.
Taldekako txapelketa izanik, mahai bakoitzeko jokalari onenarentzako sariak ere izan ziren Lehenengo mahaiko jokalari onena Donostiako Easo taldean aritu zen Xavier Bedauertentzat izan zen 12 puntu lortu baitzituen. Bigarren mahaian Zarauzko Erik Juez izan zen onena 10.5 punturekin, Iñigo Argandoñarekin berdinduta. Hirugarren mahaian Juan Jose Saenz Fomentoko jokalaria izan zen onena partida guztiak irabazita. Laugarren mahaian Fomentoko Aitor Gonzalez gailendu zen 12 punturekin, Groseko Ivan Muñozekin berdinduta.
Sari banaketan, Margari Olañeta izan genuen gure artean eta baita Patxi Lejardi zinegotzia ere Eibarko Udalaren izenean.
Arratsalde guztian, gainera, ARNASA elkartearekin elkarlanean Xake Mate Fibrosi Kistikoari kanpainan parte hartu genuen, horretarako gaztetxo eta ez hain gaztetxoentzat, xakean aritzeko aukera izan zen Errenteriako Fomento Culturalek utzitako xake erraldoiari esker eta xakean aritzeko jarri genituen mahai eta jokuei esker. Gaixotasun hau ezagutzera eman eta gizarteratzeko aukera ezinhobea izan zen.
Eskerrik asko atzo Eibarrera etorri zineten guztioi, guk adina disfrutatu bazenuten, ez da gutxi! Datorren urtean gehiago!