Archivo de la categoría: Liga

Garaipena 6. txandan

Joan zen asteko larunbatean jokatutako Gipuzkoako Taldekako Txapelketaren 6. txandan, Deporreko taldeak garaipena lortu zuen Lasarten bertako Taula taldearen aurka jokatutako partidan. 1-3ko garaipena izan zen lortutakoa eta partidarik galdu gabe gainera, bi garaipen eta bi berdinketarekin.

Bihar larunbata jokatuko den 7. txandan Irunen jokatuko du deporreko taldeak Bidasoa Fiantxeto D taldearen aurka 16:00tan hasiko den neurketan.

Garaipenarekin amaitu dugu lehenengo itzulia

Gipuzkoako Taldekako Txapelketaren hirugarren mailako lehenengo itzulia amaitu zen joan zen asteburuan eta Deporreko xake taldeak 0-4ko garaipena lortu zuen Irungo Bidasoa Fiantxeto E taldearen aurka.

Aurreko txandetan ere garaipen ederra lortu zuen taldeak Zumaiako KBI B taldearen aurka, oraingoan 3-1eko emaitzarekin.

Bihar larunbata Lasarten ekingo dio taldeak bigarren itzuliari aurrean bertako Taula taldea duela.

Horrela dago sailkapena lehenengo itzuliaren ostean:

Pos.   TALDEAPTK.
1   BIDASOA FIANTXETO 2019 D15
2   TAULA14
3   EIBAR12,5
4   KBI ZUMAIAKO B10,5
5   SANTIKUTZ C5
6   BIDASOA FIANTXETO 2019 E3

Martxan da Gipuzkoako Taldekako xake txapelketa

Urtarrilaren 29an hasi zen, espero baino aste batzuk beranduago koronabirusak eragindako pandemia dela-eta, 2022ko Gipuzkoako Taldekako Txapelketa.

2020an txapelketa amaitu barik gelditu ondoren eta iaz txapelketarik egon ez zenez, aurtengo txapelketa berezia izango da guztiontzat. Alde batetik maila bakoitzeko talde kopurua egokitu egin behar izan da eta maila gorenean, lehenengoan eta bigarrenean 8 taldez osatutako 2 talde egin dira, eta gainontzeko talde guztiek hirugarren mailan hartuko dute parte.

Gure jokalariek ez zuten gogo handirik txapelketan aritzeko. Kontuan izan behar da xakea toki itxi baten beste jokalari baten aurrean hainbat orduz jokatzen den kirola dela, eta beraz askok ez zuten jokatu nahi. Hori horrela, 2020an genituen bi taldeak elkartu, xake eskolako ikasleak taldean sartu eta hirugarren mailan taldea ateratzea erabaki genuen.

Lehenengo jardunaldian Lasarteko Taula taldea izan genuen aurrean eta 1-3ko porrota jasan genuen. Bigarrenean, Irungo Bidasoa-Fiantxeto D taldearen aurka 0,5-3,5eko porrota jasan genuen. Hirugarrenean aldiz, 0-4ko garaipena lortu genuen Legazpin, bertako Santikutz C taldearen aurka.

Datorren larunbatean Deporren jokatuko dugu berriz, 16:00tan hasita eta aurrean KBI Zumaiako B taldea izango dugu.

Hirugarren mailako txapelketaren emaitza guztiak kirolak.gipuzkoa.eus webgunean ikusi daitezke.

9. txandako emaitzak

EIBAR A2-2SANTIKUTZ-LEGAZPI A
Jon Arana Garate (K)1-0Markel Vesga Izeta
Jose Antonio Garrido Dominguez0-1Unai Elias Torres
Adrian Martinikorena Arkauz0,5-0,5Mario Gallego Saez
Mikel Larreategi Arana0,5-0,5Asier Imaz Aracama
EIBAR B3-1ARRASATE-ARLUTZ D
Xabier Beorlegui Ereña (K)1-0Aitor Gallego Bereziartua
Aitor Beorlegui Gonzalez0-1Harri Lasa Bengoa
Oier Garcia Gonzalez1-0Asier Lasa Garmendia (K)
Lander Aja Fernandez1-0Jurgi Etxebeste Bolinaga

Honenbestez hirugarren mailako taldeak denboraldia laugarren postuan amaitu du, hona hemen sailkapena:

Pos.   Taldea Puntuak Desberdinketa 
1   KBI ZUMAIAKO XAKE KLUBA24  90,5625  
2   BERGARA18  67,3750  
3   DOMUSA AZPEITIA B17  64,7500  
4   EIBAR B16,5  60,0000  
5   GOIERRI15  60,7500  
6   ARRASATE-ARLUTZ D14,5  54,9375  
7   ALFIL C13,5  51,1875  
8   IRIONDO TABERNA13,5  50,2500  
9   ZALEAK12  50,9375

Lehenengo mailako taldeak, aldiz, oraindik beste bi partida jokatu beharko ditu, datorren larunbatean Gros Gren aurka jokatuko du 16:00tan hasita Donostian.