Archivo de la categoría: Campeonato de Gipuzkoa

Martxan da Gipuzkoako Taldekako xake txapelketa

Urtarrilaren 29an hasi zen, espero baino aste batzuk beranduago koronabirusak eragindako pandemia dela-eta, 2022ko Gipuzkoako Taldekako Txapelketa.

2020an txapelketa amaitu barik gelditu ondoren eta iaz txapelketarik egon ez zenez, aurtengo txapelketa berezia izango da guztiontzat. Alde batetik maila bakoitzeko talde kopurua egokitu egin behar izan da eta maila gorenean, lehenengoan eta bigarrenean 8 taldez osatutako 2 talde egin dira, eta gainontzeko talde guztiek hirugarren mailan hartuko dute parte.

Gure jokalariek ez zuten gogo handirik txapelketan aritzeko. Kontuan izan behar da xakea toki itxi baten beste jokalari baten aurrean hainbat orduz jokatzen den kirola dela, eta beraz askok ez zuten jokatu nahi. Hori horrela, 2020an genituen bi taldeak elkartu, xake eskolako ikasleak taldean sartu eta hirugarren mailan taldea ateratzea erabaki genuen.

Lehenengo jardunaldian Lasarteko Taula taldea izan genuen aurrean eta 1-3ko porrota jasan genuen. Bigarrenean, Irungo Bidasoa-Fiantxeto D taldearen aurka 0,5-3,5eko porrota jasan genuen. Hirugarrenean aldiz, 0-4ko garaipena lortu genuen Legazpin, bertako Santikutz C taldearen aurka.

Datorren larunbatean Deporren jokatuko dugu berriz, 16:00tan hasita eta aurrean KBI Zumaiako B taldea izango dugu.

Hirugarren mailako txapelketaren emaitza guztiak kirolak.gipuzkoa.eus webgunean ikusi daitezke.

Lehiaketa eta ekintza guztiak bertan behera utzi ditu Gipuzkoako Federazioak

Gipuzkoako Xake Federazioak urtarrilaren 10ean egindako Batzar Nagusian erabaki zuenez 2021 urtean ez da taldekako Gipuzkoako Txapelketarik jokatuko, 2022 urterako utziko den taldekako txapelketa 2021ean jokatu behar zen baldintzetan jokatzea erabaki zuen.

Era berean urrian jokatzen hasi eta 3 txandaren ondoren bertan behera gelditu ziren bakarkako txapelketak oraindik bertan behera ez uztea erabaki zuen, baina uztaila aurretik txapelketok jokatzen jarraitzeko aukera sortuko balitz Batzar Nagusiak erabakiko luke noiz eta zein baldintzatan hasi.

Hortik aurrera, agian baldintzen arabera, taldekako beste lehiaketaren bat antolatuko du Federazioak, agian online izango da, baina hori guzti hori beste momentu baten erabakiko da.

Guk gure aldetik ez dugu xake eskola berriz ere hasiko, eta irailean hartuko dugu datorren ikasturteari buruzko erabakia.

Bigarren eta hirugarren txandetako emaitzak

Hona hemen Gipuzkoako Bakarkako Txapelketen bigarren eta hirugarren txandetako emaitzak

  • Maila Nagusia: Xabier Beorlegui – + Nathaniel Capote
  • 2. maila: Markel Vesga 1–0 Adrian Martinikorena
  • 3. maila: Aitor Beorlegui +– Asier Corral
  • 3. maila: Oier Garcia 1–0 Luken Larrinaga
  • Maila Nagusia: Xabier Beorlegui 1/2 Carlos Berdote
  • 2. maila: Adrian Martinikorena 1-0 Ricardo Campos
  • 3. maila: Aitor Beorlegui 1/2 Iñigo Mijole
  • 3. maila: Javier Burgos 1-0 Oier Garcia

Ondo bidea, datorren asteko laugarren txandako partidak hauexek izango dira:

  • Maila Nagusia: Mikel Benaito – Xabier Beorlegui
  • 2. maila: Jose Ignacio Ruiz de Oña – Adrian Martinikorena
  • 3. maila: Oier Garcia – Jagoba de Albillos
  • 3. maila: Aitor Beorlegi – Xabier Yurramendi

Emaitza guztiak hementxe lortu daitezke:

Gipuzkoako Txapelketen lehenengo txandako emaitzak

Larunbatean hasi ziren Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketak Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan. Gure taldekideen iritziz antolakuntza ona izan zen, mahai eta jokalarien arteko distantziak egokiak ziren eta maskarak eraman beharra izan arren, partidak jokatzeko giro egokia izan zuten. Hona hemen gure jokalarien emaitzak:

  • Maila Nagusia: Asier Etxagibel 0-1 Xabier Beorlegui
  • 2. maila: Adrian Martinikorena 1-0 Enara Garcia
  • 3. maila: Zigor Garcia + – Oier Garcia: COVID protokoloa jarraituz, ez zen partida jokatu
  • 3. maila: Igor Jauregi 1-0 Aitor Beorlegui

Datorren astean jokatuko den 2. txandako partidak hauexek izango dira:

  • Maila Nagusia: Xabier Beorlegui – Nathaniel Capote
  • 2. maila: Markel Vesga – Adrian Martinikorena
  • 3. maila: Aitor Beorlegui – Asier Corral
  • 3. maila: Oier Garcia – Luken Larrinaga

Emaitza guztiak hementxe lortu daitezke: