Archivo de la categoría: Campeonatos

Garaipena 6. txandan

Joan zen asteko larunbatean jokatutako Gipuzkoako Taldekako Txapelketaren 6. txandan, Deporreko taldeak garaipena lortu zuen Lasarten bertako Taula taldearen aurka jokatutako partidan. 1-3ko garaipena izan zen lortutakoa eta partidarik galdu gabe gainera, bi garaipen eta bi berdinketarekin.

Bihar larunbata jokatuko den 7. txandan Irunen jokatuko du deporreko taldeak Bidasoa Fiantxeto D taldearen aurka 16:00tan hasiko den neurketan.

Garaipenarekin amaitu dugu lehenengo itzulia

Gipuzkoako Taldekako Txapelketaren hirugarren mailako lehenengo itzulia amaitu zen joan zen asteburuan eta Deporreko xake taldeak 0-4ko garaipena lortu zuen Irungo Bidasoa Fiantxeto E taldearen aurka.

Aurreko txandetan ere garaipen ederra lortu zuen taldeak Zumaiako KBI B taldearen aurka, oraingoan 3-1eko emaitzarekin.

Bihar larunbata Lasarten ekingo dio taldeak bigarren itzuliari aurrean bertako Taula taldea duela.

Horrela dago sailkapena lehenengo itzuliaren ostean:

Pos.   TALDEAPTK.
1   BIDASOA FIANTXETO 2019 D15
2   TAULA14
3   EIBAR12,5
4   KBI ZUMAIAKO B10,5
5   SANTIKUTZ C5
6   BIDASOA FIANTXETO 2019 E3

Martxan da Gipuzkoako Taldekako xake txapelketa

Urtarrilaren 29an hasi zen, espero baino aste batzuk beranduago koronabirusak eragindako pandemia dela-eta, 2022ko Gipuzkoako Taldekako Txapelketa.

2020an txapelketa amaitu barik gelditu ondoren eta iaz txapelketarik egon ez zenez, aurtengo txapelketa berezia izango da guztiontzat. Alde batetik maila bakoitzeko talde kopurua egokitu egin behar izan da eta maila gorenean, lehenengoan eta bigarrenean 8 taldez osatutako 2 talde egin dira, eta gainontzeko talde guztiek hirugarren mailan hartuko dute parte.

Gure jokalariek ez zuten gogo handirik txapelketan aritzeko. Kontuan izan behar da xakea toki itxi baten beste jokalari baten aurrean hainbat orduz jokatzen den kirola dela, eta beraz askok ez zuten jokatu nahi. Hori horrela, 2020an genituen bi taldeak elkartu, xake eskolako ikasleak taldean sartu eta hirugarren mailan taldea ateratzea erabaki genuen.

Lehenengo jardunaldian Lasarteko Taula taldea izan genuen aurrean eta 1-3ko porrota jasan genuen. Bigarrenean, Irungo Bidasoa-Fiantxeto D taldearen aurka 0,5-3,5eko porrota jasan genuen. Hirugarrenean aldiz, 0-4ko garaipena lortu genuen Legazpin, bertako Santikutz C taldearen aurka.

Datorren larunbatean Deporren jokatuko dugu berriz, 16:00tan hasita eta aurrean KBI Zumaiako B taldea izango dugu.

Hirugarren mailako txapelketaren emaitza guztiak kirolak.gipuzkoa.eus webgunean ikusi daitezke.

Lehiaketa eta ekintza guztiak bertan behera utzi ditu Gipuzkoako Federazioak

Gipuzkoako Xake Federazioak urtarrilaren 10ean egindako Batzar Nagusian erabaki zuenez 2021 urtean ez da taldekako Gipuzkoako Txapelketarik jokatuko, 2022 urterako utziko den taldekako txapelketa 2021ean jokatu behar zen baldintzetan jokatzea erabaki zuen.

Era berean urrian jokatzen hasi eta 3 txandaren ondoren bertan behera gelditu ziren bakarkako txapelketak oraindik bertan behera ez uztea erabaki zuen, baina uztaila aurretik txapelketok jokatzen jarraitzeko aukera sortuko balitz Batzar Nagusiak erabakiko luke noiz eta zein baldintzatan hasi.

Hortik aurrera, agian baldintzen arabera, taldekako beste lehiaketaren bat antolatuko du Federazioak, agian online izango da, baina hori guzti hori beste momentu baten erabakiko da.

Guk gure aldetik ez dugu xake eskola berriz ere hasiko, eta irailean hartuko dugu datorren ikasturteari buruzko erabakia.