Todas las entradas de: xakea

Klubeko jokalariek emaitza txukunak lortu dituzte Gipuzkoako 2. eta 3. mailako txapelketetan

Larunbatean amaitu ziren Azpeitian jokatu diren Gipuzkoako 2. eta 3. mailako bakarkako txapelketak.

2. mailako txapelketan Jose Antonio Garridok 5. postua lortu du 3 punturekin eta Adrian Martinikorenak 9. postua 2 punturekin. Hemen ikusi daiteke sailkapen osoa.

3. mailako txapelketan Oier Garciak 4. postua lortu du 2,5 punturekin eta Aitor Beorleguik 9. postua 2,5 punturekin. Hemen ikusi daiteke sailkapen osoa.

Maila Nagusiko txapelketan txanda bakarra falta da oraindik, bertan Jon Esturok 4 puntu ditu eta azken txandan Alejandro Franco Nazioarteko Maisua izango du aurrean. Jon Aranak, aldiz, 2.5 puntu ditu eta azken txanda Mikel Benaitoren aurka jokatuko du. Hemen ikusi daitezke azken txandako partidak zein diren.

2019-2020 ikasturteko Xake Eskolarako matrikulazioa ireki dugu

Ireki dugu 2019-2020 ikasturterako xake eskolarako matrikulazioa.

Izena emateko izenemate orria bidali behar da edo Deporrera ekarri. Informazio gehiago xakea@deporeibar.com helbidean edo ostiraletan 18:30tatik 20:30tara Deporren.

Izena ematen duten ikasleen arabera antolatuko dira taldeak, eta baliteke talde berriren bat osatu behar izatea.