Gorengoen mailako lidergoan 4-0 irabazi ostean

Mikel Baena

Mikel Baena

Asteburuan jokatutako Gipuzkoako taldekako xake txapelketaren 5. txandan Deporreko Gorengoen mailako taldeak 4-0eko garaipena lortu zuen Astigarragako Mundarro taldearen aurka. Eibartarren aldetik Haritz Garro, Diego Olmo, Jon Arana eta Julen Garrok jokatu zuten Asier Urretabizkaia, Haritz Izagirre, Pako Markotegi eta Fernando Pugaren aurka. Lidergoan zegoen Arrasate-San Andresek galdu ostean, eibartarrak Gorengoen mailaren lidergoan daude 15,5 punturekin eta Arrasate bigarren sailkatuak 14 puntu ditu.

Bigarren mailako taldeak Idiazabalen jokatu zuen 5. txandako partida eta binako berdinketa lortu zuen. Emilio Freirek bere partida irabazi, Mikel Larreategi eta Mikel Baenak berdindu eta Manuel Lopezek galdu egin zuten. Sailkapenean bigarren postuan daude 12,5 punturekin, Elgoibar liderrarengandik 3 puntura. Lehenengo fasea amaitzeko bi partida falta zaizkie bigarren mailan.

Datorren asteburuan Gorengoen Mailako taldeak Billabonan jokatuko du bertako taldearen aurka eta Bigarrenekoak Bergara jasoko du Deporren 16:00tatik aurrera.

Bestalde otsailaren 15 eta 22an, goizez 11:00tatik 13:30tara eta Eibarko Klub Deportiboaren egoitzan, Eibarko ikastetxeetako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleentzat Eskolarteko Txapelketa antolatuko da; parte hartu nahi duten jokalari guztiak gonbidatuta daude.

Lideres de Preferente tras vencer por 4-0

El equipo de Categoría Preferente del Club Deportivo Eibar venció en la 5ª jornada del Cto. de Gipuzkoa por Equipos al Mundarro de Astigarraga por un contundente resultado de 4-0. Las victorias de los eibarreses las obtuvieron Haritz Garro, Diego Olmo, Jon Arana y Julen Garro ante Asier Urretabizkaia, Haritz Izagirre, Pako Markotegi y Fernando Puga. El equipo es lider de categoría preferente con 15,5 puntos con 1,5 puntos de ventaja sobre Arrasate que perdió su encuentro.

El equipo de segunda obtuvo un valioso empate en su visita a Idiazabal con victoria de Emilio Freire, tablas de Mikel Larreategi y Mikel Baena y derrota de Manuel López; que afianza a los eibarreses en el segundo puesto de la clasificación con 12,5 puntos, a 3 del lider Elgoibar, a falta de 2 rondas.

El sábado jugarán la 6ª ronda, el equipo de Preferente visitará a Billabona y el de segunda recibirá a Bergara en el Depor.

Por otra parte, los domingos 15 y 22 de febrero de 11:00 a 13:30, se jugarán en los locales del Club Deportivo Eibar los campeonatos de ajedrez escolares para alumnos de 3º, 4º, 5º y 6º de Primaria de las escuelas de Eibar; todos los alumnos están invitados a participar en ellos.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.