Jon Aranaren garaipena azkenaurreko txandan

Gipuzkoako Txapelketa Nagusiaren 4. txanda jokatu zen larunbatean klubean, eta bertan Jon Aranak garaipea lortu zuen Axel Rodriguezen aurka.

Hori horrela, Ibon Muñoz dago txapelketaren lidergoan 4 partida irabazita, eta bere atzetik datoz Jon Arana, Iker García eta Paul Sierra.

Dena, beraz, azken txandan jokatuko da, nahiz eta Ibon Muñozek txapelketa erdi jada poltsikoan izan, puntu erdiarekin txapeldun izango baita. Hala ere, Jon Arana izango du aurrean, eta gogor saiatu beharko dira biak ala biak sailkapenaren gorenean amaitzeko.

Xabier Beorleguik azken txanda hau Alfonso Gonzalezen aurka jokatuko du.

Azken txanda, Elgoibarko Zubi Ondo Xake Elkartearen egoitzan jokatuko da datorren larunbatean, azaroaren 7an 16:00tan hasita.

Axel Rodriguez vs. Jon Arana. Eibarko Klub Deportiboaren artxiboa 2026

Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.