Lehenengo txandako derbia Jon Aranarentzat

Gipuzkoako Xake Txapelketa Nagusiaren lehenengo txanda jokatu da gaur larunbatez Azkoitian, eta bertan Eibarko bi jokalariren arteko derbia izan dugu, Xabier Beorlegi eta Jon Arana aurrez aurre aritu baitira lehenengo txanda horretan.

Hiru ordu luzeko partidaren ostean Jon Arana izan da partidaren garaile.

12 jokalarik hartzen dute parte aurtengo txapelketan, azken urteetako txapelketik alderatuta askoz gutxiagok.

Zerikusia du, zalantzarik gabe, txapelketa honen data berberetan Donostiako Gros Xake Taldeak beste txapelketa bat antolatu izanak.

Hemendik dei egiten diegu Gros Xake Taldeari eta Gipuzkoako Xake Federazioari elkarrekin dituzten arazoak elkarrizketaren bidez konpon ditzaten, Gipuzkoako eta Euskal Herriko xakearentzat ona izango da-eta.

Xabier Beorlegi eta Jon Arana gaurko partidan. Txelu Fernandez, Anaitasuna-Kakute Xake Elkartea, 2026

Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.