Portugalete garaile Eibarko Hiria 40. txapelketan

Portugaleteko taldea txapeldunaren garaikurra jasotzen

Beste urtebetez Untzaga plazak Euskal Herri guztitik etorritako jokalariak hartu zituen Jose Mari Kruzetaren oroimenezko Eibarko Hiria 40. xake txaplketan.

Donostia, Santurtzi, Gasteiz, Beasain edo Aretxabaletatik, batzuk esatearren, etorritako jokalariek 16:30tan hasita lau ordu t’erdikotxapelketa osatu zuten, talde guztiek guztien aurka jokatuz.

Hamazazpi txandaren ostean, Portugaleteko xake elkarteko laukoteak bere nagusitasuna erakutsi zuen 60 puntu lortuz. Podiumean Abadiño (53.5 puntu) eta Barakaldo (47.5 puntu) izan zituen bidelagun.

Gainontzeko sariak, Alfil (Beasain, 47 puntu), Gros Xake Taldea (Donostia, 40 puntu), Egidazu (Gasteiz, 38.5 puntu) eta Hondarribi-Marlaxka (35 puntu) taldeentzat izan ziren.

Etxeko taldeei begiratuz, Eibarko Klub Deportiboko A taldeak 29,5 puntu lortu zituen, B taldeak 24.5 eta C taldeak 10 puntu.

Txapelketako aipamen berezia, Azkoitiko Anaitasuna-Kakute elkarteko emakumeek osatutako Anai Neskak taldearentzat izan zen, urte guztian emakumeen xakearen alde egiten duten lanagatik.

Sari banaketan, Eibarko Klub Deportiboko ordezkariez gain, Eibarko Udalaren ordezkariak eta Kruzeta familiako ordezkariak izan ziren.

POSTUATALDEAPUNTUAK
1PORTUGALETE60
2ABADIÑO53.5
3BARAKALDO47.5
4ALFIL47
5GROS XAKE TALDEA40
6EGIDAZU38.5
7HONDARRIBI-MARLAXKA35
8ERMUTARRAK34
9SANTURTZI33
10C.D. EIBAR A29.5
11ARRASATE-ARLUTZ27
12C.D. EIBAR B24.5
13BERGARA24
14VILLABONA23.5
15ZUBI ONDO – ELGOIBAR12
16C.D. EIBAR C10
17ANAI NESKAK5

Argazkiak: Xabier Beorlegui, Asier Ibaibarriaga eta Goio Uriarte.

Argazki galeria osoa orrialde honetan ikusi dezakezue.