Aste Santua xakean!

Aste Santuan zehar hainbat txapelketatan aritu dira gure jokalariak.

Mikel, Kilian eta Yeray Euskadiko Txapelketan

Eibarko Hezkuntza Esparruko egoitza zentruan, aldiz, Euskal Xake Federakuntzak antolatuta Euskadiko «promesa» mailako txapelketa jokatu zen, kadete eta jubenil mailetakoarekin batera, eta bertan aritu ziren Mikel Saénz, Kilian Simón eta Yeray Fernandez. Mikelek 4 puntu eta 18. postua lortu zuen, Yerayk 4 puntu eta 22. postua eta Kilianek 0 puntu eta 46. postua.

Zorionak guztiei!

Alex Aranzabal Donostiako Nazioarteko Txapelketan

Alex Aranzabal Donostiako Nazioarteko XLVI Txapelketan aritu zen eta bertan 33. postua lortu zuen 5,5 punturekin eta 2100 puntutik beherako jokalarientzako sari bat lortu zuen.

Donostiakoa, Euskal Herrian jokatzen den erritmo geldoko txapelketa garrantzitsuena da eta hainbat urtean zehar klubeko hainbat eta hainbat jokalarik hartu dute parte bertan.

Yeray, Kilian eta Mikel txapelketan zehar ateratako argazkian. Eibarko Klub Deportiboaren artxiboa.

Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.