Urtarrilaren 25ean, Azkoitiko Anaitasuna-Kakute Xake Elkarteak antolatuta, Gipuzkoak Eskolarteko xake txapelketari dagokion Azkoitiko zonaldeko txapelketa jokatu zen, benjamin, alebin eta infantil mailetan, eta azken bi hauetan klubeko xake eskolako jokalariak aritu ziren.
Yeray Fernandez garaile alebinetan
Alebin mailan, Yeray Fernandez klubeko jokalaria izan zen garaile, 4,5 puntu lortuta, eta berea atzetik sailkatu ziren Erik Fernandez (Anaitasuna-Kakute) eta Ekain Aldalur (Anaitasuna-Kakute), 4 eta 3,5 punturekin, hurrenez hurren. Yerayz gain, Jon Olaeta (2), Asier Añel (2), Einar Grande (2) eta Martin Baztarrica (1) klubeko jokalariak ere bertan izan ziren.
Sailkapen osoa hementxe ikusi daiteke.
Mikel Saenz 2. infantiletan
Infantil mailan Mikel Saenz 2. sailkatu zen Alex Francorekin (Xaputarrak Azpeitia) 4,5 puntura berdindu ostean, eta hirugarren sailkatua Mikel Arriola (Anaitasuna-Kakute) izan zen 3 punturekin. Gainera klubeko Unax Andreu (3), Kilian Simon (3), Kenai Beitia (2), Julen Gonzalez (2), Ibai Garcia (1) eta Aner Azcarate (0) ere aritu ziren txapelketan.
Sailkapen osoa hementxe ikusi daiteke.













Deja una respuesta