Irati Agirreazaldegi nagusi, Emakumeen V. Anaitasuna-Kakute Txapelketan

Klubeko xakelari Irati Agirreazaldegik irabazi zuen Azkoitiko Anaitasuna-Kakute xake taldearen Emakumeen V. Anaitasuna-Kakute Txapelketa. Sei lagunek eman zuten izena, eta Agirreazaldegik nagusitasunez lortu zuen garaipena. Ligaxka erako txapelketa jokatu zuten bi itzulitara, eta giro ederrean aritu ziren parte hartzaile denak. Gure jokalariak zazpi puntu batu zituen, eta hala lortu zuen Anaitasunak emandako garaikurra irabaztea. 

Zorionak Irati!

Albistea Azkoitiko GUKAn eta sailkapena Chess-Results-en.

Txapelketako sarituak. Argazkia: Anaitasuna-Kakute Xake Elkartea

Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.