2025-2026 ikasturterako xake eskolarako izen-ematea ireki dugu 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
10 ikasleko bi talde baino ez dira egongo eta ordutegi honekin:
- Ostiraletan 18:00etatik 19:00etara (hastapena), 2013 eta 2017 urteen artean jaioentzat bakarrik (biak barne).
- Ostiraletan 19:00etatik 20:30etara (jarraipena eta hobekuntza), 2013 eta 2014 urteetan jaioentzat bakarrik.
Klaseak irailaren 18an hasiko dira, Eibarko Klub Deportiboko egoitzan izango dira eta euskaraz emango dira.
Prezioa 12 € hilean. Liburuak eta sariak prezioan sartzen dira.
Izena emateko idatzi xakea@deporeibar.com helbidera.
Jaiotze data, haurraren izena eta abizena dira oraingoz behar ditugun datuak.
Izen-ematea irailaren 15era arte egongo da zabalik, aurretik 20 plazak agortu ez badira.
Deja una respuesta