GROS X.T. A garaile Jose Mari Kruzetaren omenezko 39. Eibarko Hiria Xake Txapelketan

Atzo larunbata, ekainaren 28an, ospatu zen Jose Mari Kruzetaren omenezko 39. Eibarko Hiria Xake Txapelketa, Eibarko Klub Deportiboaren antolatzaile lan bikainari esker. Guztira 16 taldek hartu zuten parte 15 txandetako Suizo sisteman, eta norgehiagoka biziek erakutsi zuten partaideen maila eta lehiakortasuna.

Txapelketako irabazlea izan zen GROS X.T. A taldea, 56 puntu eskuratuta, eta gainontzekoen gainetik nabarmen gailenduz. Bigarren postua Errenteriako FOMENTO CULLTURAL taldearentzat izan zen, 48,5 punturekin, eta podiuma Beasaingo ALFIL taldeak osatu zuen , 44 puntu lortuta.

Eibarko taldeen emaitzak

  • C.D. Eibar A taldea sailkatu zen laugarren, 39,5 punturekin.
  • C.D. Eibar B hamahirugarren postuan geratu zen, 19,5 punturekin.
  • C.D. Eibar C, oraingoan gazte eta hasiberriz osatua, esperientzia garrantzitsua pilatu zuen, eta azken postuan amaitu zuen 1,5 punturekin.

Hauxe izan zen sailkapen nagusia:

Rk.EquipoPartidas  +   =   –  Des 1  Des 2  Des 3 
1GROS X.T. A15150056300
2FOMENTO15131148,5270
3ALFIL15121244250
4C.D. EIBAR A1585239,5210
5MARTINTXO1584338,5200
6ABADIÑO1582537,5180
7BARAKALDO1581635170
8GROS X.T. B1571731152
9HONDARRIBI-MARLAXKA1563631150
10ARRASATE-ARLUTZ1563628,5150
11VILLABONA1552826120
12ERMUA1542925100
13SANTURTZI1524921,580
14C.D. EIBAR B15211211,550
15ALTUNA Y URIA DOMUSA151014520
16C.D. EIBAR C1500151,500

Sari banaketan Jon Iraola Eibarko Alkatea, Andoni Zabala Kultura gaietako zinegotzia eta Iñaki Osoro Eibarko Klub Deportiboaren presidentea izan ziren.

Eibarko Klub Deportiboak Eibarko Udalari eskerrak eman nahi dizkio beste urtebetez txapelketa hau antolatzeko laguntza eskaini duten guztiei. Eta partehartzaile guztiei ere gure esker ona adierazi nahi diegu Eibarrera etortzeagatik.

Argazkiak: Eibarko Klub Deportiboaren artxiboa, Asier Ibaibarriaga eta Iñaki Uranga