Beste urte batez martxan dago jada Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketaren 2025 urteko edizioa. Aurtengoan hiru talderekin hartuko dugu parte txapelketan: 1. mailan talde batekin eta 3. mailan bi talderekin.
- mailako taldearen helburua, iaz lortutako igoerari eustea izango da. Hirugarren mailako taldeetan, aldiz, klubeko jokalari gazteez gain, xake-eskolako ikasleek hartuko dute parte.
Arazo teknikoak direla-eta, emaitza guztiak ez daude oraindik argitaratuta, baina honaxe ekarri ditugu guztion eskura egon daitezen:
Lehenengo maila
| EIBAR A | 3-1 | SANTIKUTZ A | ||
|---|---|---|---|---|
| Olmo Vega, Diego | 1-0 | Garmendia Diaz, Xabier | ||
| Arana Garate, Jon | 1-0 | Gallego Saez, Mario | ||
| Beorlegui Ereña, Xabier | 0.5-0.5 | Imaz Aracama, Asier | ||
| Beorlegui Gonzalez, Aitor | 0.5-0.5 | Vesga Gomez, Alberto | ||
Hirugarren maila
| EIBAR B | 4-0 | EIBAR C | ||
|---|---|---|---|---|
| Vale Faria, Diogo | 1-0 | García Dávila, Endika | ||
| Garcia Escribano, Iker | 1-0 | Azkarate del Arco, Aner | ||
| Saenz Gil, Mikel | 1-0 | Garcia Sanchez, Ibai | ||
| Andreu Valera, Unax | 1-0 | Simon Pareja, Kilian | ||
Datorren asteburuan, lehenengo mailako taldeak Aretxabaletan jokatuko du Arrasate-Arlutz C taldearen aurka. Hirugarren mailako Eibar B taldeak Deban jokatuko du San Rokeren aurka eta Eibar C taldeak Urretxun Goierriren aurka. Partida guztiak larunbatean jokatuko dira 16:00ta hasita.



Deja una respuesta