Patxi Moreno da Gipuzkoako 2024. urteko txapelduna

Azken txandan Asier Etxagibelekin (Arrasate-Arlutz) berdindu ostean Patxi Moreno (Hondarribi-Marlaxka) da Gipuzkoako Txapeldun berria 5,5 puntu lortu ostean. Bigarren sailkatua Asier Etxagibel bera izan da 5 punturekin eta hirugarren sailkatua Asier Lakunza (Alfil), hau ere 5 punturekin.

Eibartarrei dagokionez Diego Olmok 7. postua lortu du 4 punturekin eta Jon Aranak 8 postua 3,5 punturekin.

Ibon Muñoz 1. mailako txapelduna

  1. mailako txapelketa Txapelketa Nagusiarekin batera jokatu da eta Ibon Muñoz (Bidasoa) irundarra izan da onena 4,5 punturekin, Ander Bravo (Billabona) eta Jurgi Diaz (Hondarribi Marlaxka) podiumkide izan dituelarik.

Urtzi Lasa 2. mailako txapelduna

Bigarren mailako txapelketa gora beheratsu baten ostean Urtzi Lasa (Arrasate-Arlutz) izan da onena, Aitor Beorlegi (C.D. Eibar) eta Iker Ruiz (Elgoibar) hurrengo sailkatuak.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.