Martxan dira Gipuzkoako Xake Txapelketak

Larunbat arratsaldeak Gipuzkoa guztitik etorritako 25 jokalariren partehartzearekin hasi zen Gipuzkoako Txapelketa Nagusia Errebal plazako A gelan. Jokalarien zerrendak txapelketa borrokatua izango dela aurreikusten du, jokalarien joko-mailen arteko aldea ez baita oso handia.

Lehenengo txandan 4, 5 eta 6. mahaietan izan ziren sorpresak, sorpresarik bada, 2 berdinketa eta partidako faboritoak galdu ostean.

Eibartarren dagokionez, Jon Aranak irabazi egin zuen Miguel Gomézen aurka eta Diego Olmok berdindu Mikel Benaitoren aurka.

Bigarren mailako txapelketan 8 jokalarik hartuko dute parte eta guztiek guztien aurka jokatuko dute. Hemen ere indarrak oso berdinduta egongo dira eta azken unera arte ez dugu jakingo nor izango den txapeldun berria.

Eibartarrei dagokionez, Aitor Beorlegik irabazi zuen Alex Aranzabalen aurkako derbia eta Jose Antonio Garridok Asier Lasa garaitu zuen.

Hirugarren mailari dagokionez, jokalari gehienak eibartarrak dira, xake eskolako ikasleak, eta guztiek ilusioz ekin zioten lehenengo txapelketa honi.

Hona hemen txapelketa bakoitzaren emaitzak:


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.