Larunbatean hasiko dira Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketak

Urriaren 12an hasita eta 7 larunbatez, Gipuzkoako Xake Txapelketak jokatuko dira Eibarren. Hainbat mailatako bakarkako txapelketak antolatzen dira urtero, eta Eibarren maila guztietakoak jokatuko dira.

Maila nagusikoak Gipuzkoako jokalari onenak bilduko ditu, eta bertatik irtengo dira Euskadiko Txapelketa jokatuko duten jokalariak. Txapelketa hau Eibarren bakarrik jokatuko da Gipuzkoa guztian. Aurrez ere, 2006an jokatu zen Gipuzkoako Txapelketa Nagusia Eibarren, orduan Iñigo Argandoña donostiarra izan zen txapelduna.

Bigarren mailakoek, lehenengo mailara igotzeko postu bat lortzeko jokatuko dute eta hirugarrenekoek bigarrenera igotzeko. Txapelketa hauek beste 2 lekutan ere jokatuko dira, Donostian eta Irunen.

Partida guztietan, jokalari bakoitzak ordu eta erdi izango du partida jokatzeko eta egindako jokaldi bakoitzeko 30 segundo gehituko dizkio erlojuak. Larunbat bakoitzean partida bakarra jokatuko da eta arratsaldeko 16:00tan hasiko dira partidak.

Lehenengo txanda Errebal plazako A gelan jokatuko da eta ondorengoak Eibarko Klub Deportiboaren egoitzan.

Hona hemen txapelketa bakoitzean parte hartuko duten jokalarien zerrenda:


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.