17 talde elkartu ziren larunbatez Errebal plazan jokatu zen Gipuzkoako partida azkarren txapelketan. Guztira Gipuzkoa guztitik etorritako 70 jokalari elkartu zen Eibarren.
Talde guztiek guztien kontra jokatutako ligaren ostean, Errenteriako Fomento Cultural (Juan Luis Alfaro, Jose Ramon Ros, Javier Dominguez eta Aitor Gonzalez) izan zen garailea, 53 puntu lortuta. Bigarren postua Hondarribi-Marlaxka A talde gaztearentzat izan zen (Patxi Moreno, German Alejandro Herrera, Jurgi Diaz eta Ander Tafall) 52,5 punturekin eta hirugarrena Villabonako taldea izan zen (Aimar Alvarez, Jose Luis Guijarro, Unai Iraola eta Ernesto Fuente) 52 punturekin.
Eibarko Klub Deportiboak bi talderekin hartu zuen parte txapelketan. A taldeak (Diego Olmo, Jon Arana, Alex Aranzabal eta Jose Antonio Garrido) 9. postua lortu zuen 33 punturekin eta B taldeak (Bruno Belar, Emilio José Freire, Unai Etxaburu eta Aitor Beorlegui) 12. postua 22,5 punturekin.
Hemen dituzue txapelketaren emaitza guztiak.










































Deja una respuesta