Alex Odriodola Gipuzkoako partida azkarretako txapeldun

Gros Xake Taldeko Alex Odriozola jokalari gaztea izan da gaur arratsaldez Errebalen jokatu den Gipuzkoako partida azkarren txapeldun. Podiuma Oier Sarasketa eta Xabier Aranzabalek osatu dute.

37 jokalari elkartu dira txapelketan, euren artean klubeko Diego Olmo, Jon Arana, Alex Aranzabal, Mikel Larreategi, Jose Antonio Garrido, Emilio José Freire, Unai Etxaburu eta Bruno Belar. Diego Olmo izan da eibartar onena 5. postuan.

Txapelketaren datu guztiak hementxe dituzue: https://info64.org/campeonato-de-gipuzkoa-de-rapidas-2024/standings


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.