Eguraldi tristea zegoen arren, mahaiak Untzagan plazan bertan jarri genituen. Aulkiak, piezak, erlojuak eta xake-taulak muntatuta zeudela, lanbro ahul batek txapelketaren hasiera baldintzatu nahi izan zuen… baina eskuzapiekin lehortu ostean partidak hasi eta arratsalde guztian lasai asko jokatu zuten xakean atzo Untzagan bildutako 106 jokalariek.
Euskal Herri osotik etorritako 21 talde eta klubeko jokalariekin osatutako beste 5 talde elkartu ginen Untzagan, Eibarko Hiria 38. Xake Txapelketa jokatzeko.
Bertaratutako talde kopurua handia izaki, txapelketa Sistema Suitzarra erabiliz jokatu genuen txapelketa. Sistema honekin talde edo jokalari asko daudenean, txanda gutxi jokatuz sailkapena erabaki daiteke eta oso ohikoa da xake txapelketetan.
Beraz, 13 txanda jokatu ostean Portugaleteko taldea izan zen garaile 40,5 punturekin Donostiako Gros Xake Taldea A (39,5) eta Gros Xake Taldea Bren (35,5) aurretik.
Aurten klubaren mendeurrena dela-eta, klubean xakean jokatu izan duten jokalariak gonbidatu genituen bertan parte hartzera eta esan bezala, klubeko 5 taldek hartu zuten parte txapelketan osaera hauekin:
- C. D. Eibar A: Diego Olmo, Jon Arana, Xabier Beorlegui, Aitor Beorlegui
- C. D. Eibar B: Ricardo Bastida, José Ricardo Gómez, Maykel Hernández, Alex Aranzabal, Endika García
- C. D. Eibar C: Mikel Saenz, Yeray Fernández, Beñat Duran, Asier Añel
- C. D. Eibar D: Emilio José Freire, Jose Antonio Garrido, Lorenzo Moya, Aimar García
- C. D. Eibar E: David Pérez, Asier Ibaibarriaga, Unai Etxaburu, Mariano Rodríguez, Goio Uriarte
Gainera gure klubarekin eta Eibarrekin zerikusia izan duten beste jokalari batzuk ere etorri ziren, hala nola: Asier Etxagibel (Arrasate-Arlutz), urte askoan gurekin ostiralero jokatu zuena eta oraindik ere udan txapelketaren batera joaten dena; Ibon Martin (Abadiño), Euskal Ligan jokatu zen lehenengo aldian gure taldeko kidea izan zena; Paulo Alberdi (Zumaia), bilbotarra izan arren Eibarko familia duena.
Postua | Taldea | Puntuak |
# 13 | C. D. Eibar B | 26,5 pt |
# 14 | C. D. Eibar E | 26,5 pt |
# 17 | C. D. Eibar A | 25,5 pt |
# 22 | C. D. Eibar D | 21,5 pt |
# 25 | C. D. Eibar C | 5,5 pt |
Sari banaketan, Jon Iraola Eibarko Alkatea, Andoni Zabala Kultura zinegotzia eta Odile Kruzeta, Jose Mari Kruzetaren familiaren izenean izan ziren.
Sari banaketan zehar, Azkoitiko Anaitasuna Kakute xake elkarteko taldearen emakumezko-taldeari oroigarri berezia eman zion klubak azken urteotan emakumezkoen xakeari egiten dion ekarpena eskertzeko.
Txapelketaren datu guztiak eta argazkiak webgune honetan ikusi daitezke.
Jarraian txapelektaren laburpen bideo bat ikusi dezakezue
Deja una respuesta