Mendeurreneko ekintzen barruan, maiatzaren 4an eta 5ean Euskal Herritik eta Espainia osotik etorritako 30 xake epaileren jardunaldiak antolatu genituen klubean. Beste 30 lagunek internet bidez hartu zuten parte jardunaldian.
Espainiako Xake Federazioaren eta Euskal Xake Federakuntzaren laguntzarekin, urtero xake epaileek egiten duten jardunaldi honetan, azken urtean izandako araudi-berritasunak aztertu ziren eta datozen hilabeteei begira irizpideak bateratzeko balio izan zuen.
Bertan izan ziren Espainiako Xake Federakuntzaren presidente Javier Ochoa de Echagüen, Euskal Xake Federazioaren presidente Miguel Ángel Muela eta Gipuzkoako Xake Federazioaren presidente César Montolío.
Jardunaldia, Epaileen Batzorde Teknikoko presidente Iosu Mena Sarasola nafarraren gidaritzapean burutu zen, Valerio de la Cruz eta Carlos Giménezen laguntzarekin.
Deja una respuesta