Gros Xake Taldea garailea Eibarko Hiria 37. Xake Txapelketan

Eguraldi ederrarekin Euskal Herri osotik etorritako 19 talde elkartu ziren Untzaga plazan larunbatean 37. Eibarko Hiria Jose Mari Kruzetaren omenezko partida azkarren txapelketa jokatzeko.

Eibarko hiru taldez gain, Donostia, Errenteria, Gasteiz, Iruñea, Zornotza edo Barakaldoko taldeak elkartu ziren, besteak beste, Untzaga plazan larunbat arratsaldez.

Bost ordutik gora iraun zuen txapelketan 18 partida jokatu zituen 4 jokalariz osatutako talde bakoitzak eta azkenean Donostiako Gros Xake Taldea izan zen garaile 66 punturekin. Bigarren postua Errenteriako Fomento Cultural taldearentzat izan zen 62,5 punturekin eta hirugarrena Oberenako iruindarrentzat 55,5 puntu lortu zituztelarik.

Eibarko Klub Deportiboko taldeek 14, 15 eta 17. postuak lortu zituzten 21,5, 21 eta 16 punturekin, hurrenez hurren.

Sailkapen nagusia, beraz, horrela gelditu zen:

  1. Gros Xake Taldea (Donostia) 66 pt.
  2. Fomento Cultural (Errenteria) 62,5 pt.
  3. Oberena (Iruñea) 55,5 pt.
  4. Alfil (Beasain) 50 pt.
  5. Zornotza 48,5 pt
  6. Barakaldo 48,5 pt
  7. Martintxo (Vitoria-Gasteiz) 46
  8. Gros B (Donostia) 44,5 pt.
  9. Santurtzi 36,5 pt
  10. Billabona-Tolosa 34,5 pt
  11. Hondarribi-Marlaxka 34 pt
  12. Ermua 31 pt.
  13. Arrasate-Arlutz 31 pt.
  14. C.D. Eibar B 21,5 pt.
  15. C.D. Eibar A 21 pt.
  16. Zaldi Baltza (Elorrio) 18,5 pt.
  17. C.D. Eibar C 16 pt.
  18. Anaitasuna Kakute 14,5 pt.
  19. Anaitasuna Kakukte Neskak 4 pt.

Nabarmentzekoa da aurtengoan txapelketak izan duen emakumezko jokalari kopurua. Xake txapelketetan normalean gizonezkoen partehartzea ia erabatekoa izaten da, eta aurtengoan taldeen erdietan emakumezko jokalariak izan genituen eta baita emakumez bakarrik osatutako talde bat ere, Azkoitiko Anaitasuna Kakute elkartekoa hain zuzen ere.

Mahai bakoitzeko jokalari onenari dagozkion sariak hauentzat izan ziran:

  • 1. mahaia: Santiago Gonzalez de la Torre Nazioarteko Maisua, Gros Xake Taldea
  • 2. mahaia: Jose Ramon Ros Eskisabel, FIDE Maisua, Fomento Cultural
  • 3. mahaia: Aritz Abalia Patiño, Gros Xake Taldea
  • 4. mahaia: Mikel Alvarado Fernandez, Fomento Cultural.

Sari banaketa ekitaldian Eibarko alkate jauna, Jon Iraola Iriondo eta Andoni Zabala Atristrain zinegotziek hartu zuten parte, Eibarko Klub Deportiboko ordezkariekin batera.

Talde eta jokalari guztiek 2024an, klubaren mendeurrenaren urtean, berriz ere bertaratzeko gonbidapena luzatu genien. Datorren urtean berriz ere elkar ikusiko dugu!


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.