Larunbatean jokatuko da Eibarko Hiria 37. Xake Txapelketa

Larunbatean arratsaldeko 16:30tatik aurrera jokatuko da Untzaga plazan
Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 37. Xake Txapelketa
Eibarko Klub Deportiboak antolatuta.

Euskal Herri guztiko 18 talde ezberdinen partehartzearekin, arratsalde
guztian zehar, 5 minutuko partidak jokatuko dituzte bertaratutako
jokalariek. Partida modalitate hau xakeak duen bizi eta ikusgarriena
da, minutu gutxiren buruan bukatu behar izaten baitute partida
jokalariek.

Untzagan izango dira larunbatean azken edizioetako txapeldunak,
Donostiako Gros Xake Taldea edo Errenteriako Fomento Cultural; eta
baita Arrasate, Hondarribia, Beasain edo Gasteizko taldeak ere, batzuk
esatearren.

Partidak Untzaga plazan jokatuko dira, horrela Klub Deportiboak duen
xakea kalera ateratzeko helburua betez. Eguraldiak lagunduko ez balu,
partidak Udaletxearen arkupean jokatuko dira.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.