Archivo por meses: junio 2023

Larunbatean jokatuko da Eibarko Hiria 37. Xake Txapelketa

Larunbatean arratsaldeko 16:30tatik aurrera jokatuko da Untzaga plazan
Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 37. Xake Txapelketa
Eibarko Klub Deportiboak antolatuta.

Euskal Herri guztiko 18 talde ezberdinen partehartzearekin, arratsalde
guztian zehar, 5 minutuko partidak jokatuko dituzte bertaratutako
jokalariek. Partida modalitate hau xakeak duen bizi eta ikusgarriena
da, minutu gutxiren buruan bukatu behar izaten baitute partida
jokalariek.

Untzagan izango dira larunbatean azken edizioetako txapeldunak,
Donostiako Gros Xake Taldea edo Errenteriako Fomento Cultural; eta
baita Arrasate, Hondarribia, Beasain edo Gasteizko taldeak ere, batzuk
esatearren.

Partidak Untzaga plazan jokatuko dira, horrela Klub Deportiboak duen
xakea kalera ateratzeko helburua betez. Eguraldiak lagunduko ez balu,
partidak Udaletxearen arkupean jokatuko dira.

2023-2024 ikasturteko xake eskolako matrikulazioa ireki dugu

2023-2024 ikasturterako xake eskolarako izen-ematea ireki dugu 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.

10 ikasleko bi talde baino ez dira egongo eta ordutegi honekin:
Ostiralean 18:00etatik 19:00etara. Ostiralean 19:00etatik 20:00etara.
Klaseak irailaren 22an hasiko dira, Eibarko Klub Deportiboko egoitzan izango dira eta euskaraz emango dira.

Prezioa 12 € hilean. Liburuak eta sariak prezioan sartzen dira.

Izena emateko idatzi xakea@deporeibar.com helbidera.

Jaiotze data, haurraren izena eta abizena dira oraingoz behar ditugun datuak.

Izen-ematea irailaren 15era arte egongo da zabalik, aurretik 20 plazak agortu ez badira.