Archivo por días: 15/01/2023

Martxan da Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketa

Urtero bezala urte berriarekin batera Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketa jokatzen hasi gara. Aurten, iaz lortutako igoerari esker, bigarren mailan arituko gara.

Larunbatean jokatutako lehenengo txanda Bergaran bilatu genuen Zaleak taldearen aurka eta binako berdinketa lortu genuen.

Jon Aranak irabazi egin zuen bere partida, Aitor Beorlegi eta Jose Antonio Garridok berdindu eta Aimar Garciak galdu.

Datorren larunbatean bigarren txanda jokatuko dugu, oraingoan partida Deporren izango da 16:00tatik aurrera eta gure aurkaria Bergarako taldea izango da.