Archivo por meses: enero 2023

4-0eko porrota Zumaiaren aurka

Larunbatean jokatutako Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketaren 3. txandan 4-0eko porrota jasan zuen gure taldeak jokatutako partida guztiak galdu ostean, hauexek izan ziren emaitzak:

KBI ZUMAIAKO A40EIBAR
Sarasketa Irastorza, Oier1 0Arana Garate, Jon (K)
Aranzabal Aguirre, Xabier1 0Garrido Dominguez, José Antonio
Lauroba Elizaran, Fermin (K)1 0Garcia Dávila, Aimar
Rodriguez Baldor, David1 0García Dávila, Endika

Datorren larunbatean, 16:00tan hasita Donostian jokatuko du taldeak, bertako Gros K taldearen aurka eta garaipena lortzeko itxaropenarekin.

Porrota bigarren txandan

Bigarren txandan porrot gogorra jasan du klubeko taldeak Bergararen aurka 1-3 galdu ostean, hona hemen partida bakoitzeko emaitzak:

EIBAR13BERGARA
Arana Garate, Jon (K)1 0Diez Timofeva, Andres
Garrido Dominguez, José Antonio0 1Muela Pérez, Miguel Angel
Aja Fernandez, Lander0 1Iruretagoiena Pascual, Lukas
García Dávila, Endika0 1Ugarte Azpiri, Ignacio

Datorren astean, hirugarren txandan, orain arte jokatutako partida guztiak irabazi dituen Zumaiako taldea izango dugu aurrean. Partidak larunbatean jokatuko dira 16:00tan hasita Zumaian.

Martxan da Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketa

Urtero bezala urte berriarekin batera Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketa jokatzen hasi gara. Aurten, iaz lortutako igoerari esker, bigarren mailan arituko gara.

Larunbatean jokatutako lehenengo txanda Bergaran bilatu genuen Zaleak taldearen aurka eta binako berdinketa lortu genuen.

Jon Aranak irabazi egin zuen bere partida, Aitor Beorlegi eta Jose Antonio Garridok berdindu eta Aimar Garciak galdu.

Datorren larunbatean bigarren txanda jokatuko dugu, oraingoan partida Deporren izango da 16:00tatik aurrera eta gure aurkaria Bergarako taldea izango da.