Archivo por días: 12/04/2022

Hirugarren mailako txapeldunak!

Urtarriletik apirilera jokatu den Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketan talde bakarra aurkeztu genuen Deporreko xake taldeak, hirugarren mailan, eta aurreikusitako partida guztiak jokatu ostean, taldea lehenengo postuan sailkatu da eta ondorioz datorren urtean bigarren mailan jokatzeko txartela lortu du.

Azkenengo txandan Irungo Fiantxeto taldearen aurka 3.5-0.5 emaitzarekin garaitu ostean lortu zuen igoera Deporreko taldeak. Taldean, aurten, xake eskolako Aimar eta Unai jokalariek debuta egin dute, eta bereziki Aimarrek lortutako emaitzak nabarmentzekoak dira, bere lehenengo parte hartzean hainbat partida irabazi baititu.