Martxan da Gipuzkoako Taldekako xake txapelketa

Urtarrilaren 29an hasi zen, espero baino aste batzuk beranduago koronabirusak eragindako pandemia dela-eta, 2022ko Gipuzkoako Taldekako Txapelketa.

2020an txapelketa amaitu barik gelditu ondoren eta iaz txapelketarik egon ez zenez, aurtengo txapelketa berezia izango da guztiontzat. Alde batetik maila bakoitzeko talde kopurua egokitu egin behar izan da eta maila gorenean, lehenengoan eta bigarrenean 8 taldez osatutako 2 talde egin dira, eta gainontzeko talde guztiek hirugarren mailan hartuko dute parte.

Gure jokalariek ez zuten gogo handirik txapelketan aritzeko. Kontuan izan behar da xakea toki itxi baten beste jokalari baten aurrean hainbat orduz jokatzen den kirola dela, eta beraz askok ez zuten jokatu nahi. Hori horrela, 2020an genituen bi taldeak elkartu, xake eskolako ikasleak taldean sartu eta hirugarren mailan taldea ateratzea erabaki genuen.

Lehenengo jardunaldian Lasarteko Taula taldea izan genuen aurrean eta 1-3ko porrota jasan genuen. Bigarrenean, Irungo Bidasoa-Fiantxeto D taldearen aurka 0,5-3,5eko porrota jasan genuen. Hirugarrenean aldiz, 0-4ko garaipena lortu genuen Legazpin, bertako Santikutz C taldearen aurka.

Datorren larunbatean Deporren jokatuko dugu berriz, 16:00tan hasita eta aurrean KBI Zumaiako B taldea izango dugu.

Hirugarren mailako txapelketaren emaitza guztiak kirolak.gipuzkoa.eus webgunean ikusi daitezke.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.