Archivo por meses: septiembre 2021

2021-2022 ikasturteko xake eskolako matrikulazioa ireki dugu

Ireki dugu 2021-2022 ikasturterako xake eskolarako matrikulazioa.

Daukagun osasun-egoera dela-eta hasiera baten bi talde egingo ditugu, ordutegi honekin: 

  • Ostirala 18:00tik – 19:00ra
  • Ostirala 19:00tik – 20:00ra

Taldeek 8 ikasleko parte-hartzaile muga izango dute.

Klaseak Eibarko Klub Deportiboaren egoitzan izango dira.

Izen-emateko lehentasuna izango dute 2019-2020 ikasturtean izena emanda egon ziren ikasleek.

Izena emateko izen-emate orria bidali behar da edo Deporrera ekarri. Informazio gehiagorako idatzi xakea@deporeibar.com helbidera.

Izen-ematea urriaren 8ra arte egongo da zabalik eta klaseak urriaren 15ean hasiko dira.

Deskargatu izen-emate orria formatu irekian (ODT)

Deskargatu izen-emate orria Word formatuan (DOCX)