Archivo por meses: febrero 2021

Lehiaketa eta ekintza guztiak bertan behera utzi ditu Gipuzkoako Federazioak

Gipuzkoako Xake Federazioak urtarrilaren 10ean egindako Batzar Nagusian erabaki zuenez 2021 urtean ez da taldekako Gipuzkoako Txapelketarik jokatuko, 2022 urterako utziko den taldekako txapelketa 2021ean jokatu behar zen baldintzetan jokatzea erabaki zuen.

Era berean urrian jokatzen hasi eta 3 txandaren ondoren bertan behera gelditu ziren bakarkako txapelketak oraindik bertan behera ez uztea erabaki zuen, baina uztaila aurretik txapelketok jokatzen jarraitzeko aukera sortuko balitz Batzar Nagusiak erabakiko luke noiz eta zein baldintzatan hasi.

Hortik aurrera, agian baldintzen arabera, taldekako beste lehiaketaren bat antolatuko du Federazioak, agian online izango da, baina hori guzti hori beste momentu baten erabakiko da.

Guk gure aldetik ez dugu xake eskola berriz ere hasiko, eta irailean hartuko dugu datorren ikasturteari buruzko erabakia.