Jokatu xakean etxean egongo zaren egun hauetan!

Datozen egun hauetan ohi baino denbora gehiago emango dugu guztiok etxean. Etxeko egonaldiak leuntzeko proposamen batekin gatoz: jokatu xakean! Gogoratu xakea dela Internet bidez jokatu daitekeen kirol bakarra, eta horretarako hainbat aukera daude. Guretzat gogokoena Lichess erabiltzea da.

Lichess doako zerbitzu bat da, software librean egina, eta inolako iragarki edo kuotarik ez duena. Egunero milaka jokalari elkartzen dira bertan eta xakean jokatzen ikasi, ariketak egin, partidak ikusi, zure jokoa hobetu, txapelketak eta partidak jokatzeko toki bikaina dela iruditzen zaigu. Ez xakean bakarrik gainera, hainbat aldaera ere topatu ditzakegu bertan: crazyhouse, Fischerren ausazko xakea edo atomikoa batzuk aipatzearren. Ah eta guztia euskaraz!

Gerardo Fernandez, Bilboko Zuri Baltza klubeko jokalariak eta AjedrezVasco.com webgunearen kudeatzaileak, eguneroko txapelketa bat antolatu du egun hauetarako: AjedrezVasco I. Gran Prixa. Arratsaldero 18:00tan, 3 + 2 erritmoan (3 minutu partida guztirako eta 2 segundo gehigarri jokaldi bakoitzeko). Hemen duzue txapelketarako lotura zuzena: https://lichess.org/tournament/XqYfF0Pc Txapelketak pasahitza dauka, gure kirolaren izena: xakea.

Probatu, jokatu eta ondo pasatu!


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.