Martxoaren 1ean eta 8an jokatu dira Eibarko Klub Deportiboak Gipuzkoako Xake Federakuntzarekin batera antolatu dituen Eibarko Zonaldeari dagozkion Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako partidak. Bi asteburutan zehar 16 jokalari izan dira hiru mailatan banatuta txapelketan parte hartu dutenak.
Gazteenen mailan, benjaminetan, Eibarko La Salle ikastetxeko Endika Garcia izan da bi egunetan onena 10 punturekin, bigarren Azkoitiko Aritz Soraluze izan da eta hirugarrena Mendaroko Danel Garcia.
Alebin eta infantil mailetako partidak elkarrekin jokatu dira. Infantil mailako onena Mendaroko Aimar Cambronero izan da eta bigarrena Eibarko Intza Fernandez. Alebin mailan Eibarko La Salle Ikastetxeko Aimar Garcia, bigarrena Elgoibarko ikastolako Aimar Gurrutxaga eta hirugarren Eibarko J. A. Mogel ikastolako Xuban Varona.
Hona hemen sailkapen osoak:
# | Izena | Maila | 1. eguna | 2. eguna | GUZTIRA |
1 | Garcia Aimar | Ale | 5 | 6,5 | 11,5 |
2 | Cambronero Aimar | Inf | 4 | 4 | 8 |
3 | Gurrutxaga Aimar | Ale | 3 | 4,5 | 7,5 |
4 | Varona Xuban | Ale | 3,5 | 4 | 7,5 |
5 | Osa Unai | Ale | 3 | 3,5 | 6,5 |
6 | Fernandez Intza | Inf | 2,5 | 2,5 | 5 |
7 | Ye Zehao | Ale | 5 | 5 | |
8 | Gallego Aimar | Ale | 1 | 2 | 3 |
9 | Ye Yuxuan | Ale | 2 | 2 | |
10 | Lin Zheyi | Ale | 1 | 1 | 2 |
# | Izena | 1. Eguna | 2. eguna | GUZTIRA |
1 | Garcia Endika | 5 | 5 | 10 |
2 | Soraluze Aritz | 0 | 6 | 6 |
3 | Garcia Danel | 4 | 1½ | 5,5 |
4 | Etxeberria Oier | 3 | 1½ | 4,5 |
5 | Altuna Ander | 2 | 2 | |
6 | Varona, Eider | 0 | 0 |
Eskerrik asko partehartzeagatik eta zorionak guztioi!
Deja una respuesta