Archivo por meses: febrero 2020

Iritsi da garaipena!

Lehenengo mailako taldeak irabazi egin zuen 6. txandan Zarautzen aurka jokatutako partidan, hona hemen banakako emaitzak:

EIBAR A 3-1 CIRIONDO.COM, Z.K.E. C
Jon Arana Garate (K) 1 0 Aitor Duo Iruretagoiena
Jose Antonio Garrido Dominguez 0 1 Andoni Etxabe Uria
Adrian Martinikorena Arkauz 1 0 Daniela Velte (K)
Iker Narvaiza Refoyo 1 0 Aitor Etxabe Zulaika

Gure taldeen zazpigarren txandako partidak hauexek izango dira:

  • Lehenengo maila: Arrasate Arlutz C – C.D. Eibar A
  • Hirugarren maila: C.D. Eibar B – Bergara

5. txandako emaitzak

Lehenengo mailako taldeak burua jaso gabe jarraitzen du sailkapenaren ondoan. Hirugarren mailako taldeak garaipen ederra lortu zuen Bergaran eta animatuta heldu da atseden-txandara:

BILLABONA A 3,5-0,5 EIBAR A
José Luis Guijarro Galán (K) 1 0 Jon Arana Garate (K)
Ernesto Fuente San Sebastián (K) 1 0 Jose Antonio Garrido Dominguez
Aimar Alvarez Etxarri 1 0 Oier Garcia Gonzalez
Juan Ignacio Saenz Zabala 0,5 0,5 Mikel Larreategi Arana
ZALEAK 1-3 EIBAR B
Iraitz Artola Alberdi 0 1 Xabier Beorlegui Ereña (K)
Christian Aranzabal Larrañaga 0 1 Aitor Beorlegui Gonzalez
Victor Gallastegui Garcia 0 1 Lander Aja Fernandez
Lander Egaña Iztueta 1 0 Igor Zenigaonaindia Anitua

Datorren larunbateko 6. txandan Lehenego Mailako taldeak klubean jokatuko du Zarautz C taldearen aurka, 16:00tan hasita.

Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketa 2020 Eibarren

Eibarko Klub Deportiboak, Gipuzkoako Xake Federazioarekin elkarlanean Eibarko zonaldeari dagokion Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketa antolatuko du Eibarren. Hauexek dira txapelketaren datuak:

  • Eguna: 2020ko martxoaren 1 eta 8a, igandea
  • Ordutegia:
    • Izen-ematea baieztatzea: 10:00tatik 10:30tara
    • Partidak: 10:30tatik 13:30tara (bukaera ordua gutxi gorabeherakoa da)
  • Tokia: Eibarko Klub Deportiboa. Toribio Etxebarria kalea 16-1º. Eibar.

Txapelketa honako jokalari hauei zuzenduta dago, Gipuzkoako Xake Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diotenari jarraituz:

  • Infantilak: 2006 eta 2007 urteetan jaiotako ikasleak
  • Alebinak: 2008 eta 2009 urteetan jaiotako ikasleak
  • Benjaminak: 2010 eta 2011 urteetan jaiotako ikasleak

Jokalari kopuruak ahalbidetzen badu, maila bakoitzeko txapelketak era independentean jokatuko dira, eta hori posible ez balitz infantil eta alebin mailetako jokalariak elkarrekin jokatuko dute. Betiere benjamin mailakoek euren artean bakarrik jokatuko dute. Txapelketaren formatua eta txanda kopurua parte-hartzaile kopuruaren arabera erabakiko da.

Jokalariek egun baten ala bietan parte hartu dezakete. Eibarko zonaldeari dagokion sailkapena, bi egunetako sailkapenak batuz osatuko da.

Infantil eta alebin mailetako lehenengo sailkatuek Gipuzkoako Eskolarteko Finaletan parte hartzeko aukera izango dute Gipuzkoako Xake Federazioak zehaztuko duen eran. Honetarako jokalariek eskola-kirola programaren barnean xakeari dagokion modalitatean izena emanda egon beharko dute.

Parte hartzaile guztientzako saria egongo da.

Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko bidali izen-emate orria helbide honetara: xakea@deporeibar.com

Emaitza eskasak Gipuzkoako Taldekako Txapelketaren laugarren txandan

Bi taldeek galdu egin dute 1-3ko emaitzarekin, hona hemen emaitza osoak:

Lehenengo maila

EIBAR A 1 – 3 HERNANI A
Jon Arana Garate (K) 0,5 0,5 Fernando Esnaola Gastón
Jose Antonio Garrido Dominguez 0 1 Iñaki Erdozio Gaitan
Xabier Beorlegui Ereña (K) 0 1 Jon Altuna Iza
Mikel Larreategi Arana 0,5 0,5 Joxerramon Altuna Zurutuza

Hirugarren maila

EIBAR B 1 – 3 GOIERRI
Adrian Martinikorena Arkauz 0 1 Iñaki Hernandez Sanchez (K)
Aitor Beorlegui Gonzalez 0 1 Wilson Ramirez Vaca
Oier Garcia Gonzalez 0 1 Julio Baeza Malmierca
Lander Aja Fernandez 1 0 Pablo Arraiza Gozalo

Datorren astean bosgarren txanda jokatuko da eta hauexek izango dira gure taldeen aurkariak:

  • Lehenengo maila: Billabona A – C.D. Eibar A
  • Hirugarren maila: At. Zaleak – C.D. Eibar B

Partida guztiak larunbatean, otsailaren 8an, jokatuko dira 16:00tan hasita.