Errenteriako Fomento Cultural garaile Eibarko Hiria 35. Xake Txapelketan

Larunbat arratsaldean jokatu zen 5 ordutan zehar Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 35. Xake Txapelketa Eibarko Klub Deportiboaren xake Batzordeak antolatuta. Guztira 18 talde eta 75 jokalaritik gora batu ziren Untzaga plazan txapelketa jokatzeko.

Talde guztiek beste guztien aurka jokatu zuten txapelketa honetako partidak 5 minutuko partidak izan ziren, xake modalitate ikusgarriena. Azkenean, 17 partida jokatu ostean, Errenteriako Fomento Cultural taldeak lortu zuen azken garaipena 53,5 puntu pilatuta. Bigarren sailkatua Donostiako Gros Xake Taldea izan zen 53 punturekin eta hirugarren sailkatua Portugalete 51rekin.

Eibarko Klub Deportiboak ere hartu zuen parte txapelketan bi talderekin hain zuzen ere. Lehenengo taldean Jon Arana, Jose Antonio Garrido, Emilio José Freire, Adrian Martinikorena eta Oier Garcia aritu ziren. Bigarren taldean Xabier Beorlegi, Iker Narvaiza, Aitor Beorlegi, Lander Aja eta Igor Zenigaonaindia aritu ziren. Ez zuten egun ona izan Deporreko taldeek eta sailkapenaren azken bi postuetan geratu ziren.

Mahai bakoitzeko jokalari onenen sariak hauexek izan ziren:

  • 1. mahaia: Santiago González de la Torre, Gros Xake Taldea, 15 puntu.
  • 2. mahaia: Asier González Pereira, Portugalete, 13 puntu
  • 3. mahaia: Xabier Barbazan Bilbao, Portugalete, 15.5 puntu
  • 4. mahaia: Mikel Alvarado Fernández, Fomento Cultural, 17 puntu, partida guztiak irabazita.

Eibarko Klub Deportiboak eskerrak eman nahi dizkie txapelketan parte hartu zuten guztiei eta baita berau antolatzeko laguntza eskaini duten guztiei ere.

Txapelketaren datu guztiak info64 webgunean daude eta argazkiak gure webgunean.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.