Gaur hasi den Donostiako txapelketan txanda gazi gozoa izan dute gure jokalariek. Jon Esturok galdu egin du Roberto Cifuentes Maisu Handiaren aurka eta Jon Aranak irabazi egin du Inko Martinezen aurka.
Bihar igandea bi txanda jokatuko dituzte, goizean Jon Aranak Juan Ignacio Alonso “Pibe” irundarra izango du aurrean eta Jon Esturok Helios Botaya iparraldeko jokalaria.