Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketaren 9. txandan garaipena lortu du gure Lehenengo Mailako taldeak Arrasaten jokatutako partidan, hona hemen emaitzak:
| ARRASATE-ARLUTZ C | 1-3 | C.D. EIBAR A |
| Cayetano Rayo (Z) | 1-0 | Jon Arana (B) |
| Roberto Villar (B) | 0-1 | Jon Esturo (Z) |
| Ekaitz Mendizabal (Z) | 0-1 | Mikel Larreategi (B) |
| Aitor Etxagibel (B) | 0-1 | Diego Olmo (N) |
Bi txanda bakarrik gelditzen dira txapelketa amaitzeko, eta garaipen honekin mailari eusteko pauso garrantzitsua eman du taldeak. Hala ere, azken bi txandak izango dira garrantzitsuenak, sailkapeneko azken bi taldeen aurka jokatuko dituenak.

Hirugarren mailako taldeak txapelketako azken partida jokatu zuen Deporren Azpeitiko Xaputarrak B taldearen aurka. Hona hemen emaitzak:
| C.D. EIBAR B | 1.5-2.5 | XAPUTARRAK B |
| Adrian Martinikorena (Z) | 1-0 | Iñaki Uranga (B) |
| Oier Garcia (B) | 0-1 | Aitor Elustondo (Z) |
| Aitor Beorlegui (Z) | 0-1 | Cristian Cretu (B) |
| Lander Aja | 0.5-0.5 | Miguel Ángel Gómez |
Txapelketa txukuna burutu du taldeak eta azkenean sailkapen nagusiko 6. postuan amaitu du 14 punturekin.



Deja una respuesta