Archivo por días: 18/02/2019

Eskolarteko xake txapelketaren lehenengo jardunaldia

30 jokalari bildu ziren atzo igandea klubaren egoitzan Eibarko zonaldeari dagokion Gipuzkoako Eskolarteko txapelketaren lehenengo jardunaldian. Alebin eta benjamin mailetan banatuta, goiz guztiko jardunaldia izan zuten, jokalari bakoitzak 5 partida jokatu zituelarik. Txapelketara Eibar, Elgoibar, Mendaro, Arrasate eta Azpeitiko jokalariak bertaratu ziren.

Bi mailetan jokalari banak partida guztiak irabazi zituzten, alebinetan Arrasateko Gazteluondoko Aritz Tornay izan zen onena eta benjaminetan La Salle Isasiko Aimar Garcia.

Datorren igandean beste jardunaldi bat jokatuko da eta bertan.

Berdinketak taldekako txapelketan

Lehenengo zein hirugarren mailetako taldeek 2nako berdinketak lortu zituzten Gipuzkoako Taldekako Txapelketaren 6. txandan.

Lehenengo mailako taldeak Hondarribi-Marlaxka B taldea izan zuen aurrean eta Jon Aranak bere partida irabazi, Mikel Larreategi eta Jose Antonio Garridok eurenak berdindu eta Emilio José Freirek berea galdu egin zuen. Hirugarren mailako taldeak Arrasaten jokatu zuen eta bertan Adrian Martinikorena eta Aitor Beorleguik irabazi egin zuten eta Oier Garcia eta Lander Ajak galdu.

Datorren asteburuan 7. txanda jokatuko da. Lehenengo mailako taldea Legazpira joango da Santikutz taldearen aurka jokatzera eta hirugarrenekoak Bergarako Zaleaken aurka jokatuko du Deporren larunbatean 16:00tan hasita.