Archivo por meses: febrero 2019

Eskolarteko xake txapelketaren lehenengo jardunaldia

30 jokalari bildu ziren atzo igandea klubaren egoitzan Eibarko zonaldeari dagokion Gipuzkoako Eskolarteko txapelketaren lehenengo jardunaldian. Alebin eta benjamin mailetan banatuta, goiz guztiko jardunaldia izan zuten, jokalari bakoitzak 5 partida jokatu zituelarik. Txapelketara Eibar, Elgoibar, Mendaro, Arrasate eta Azpeitiko jokalariak bertaratu ziren.

Bi mailetan jokalari banak partida guztiak irabazi zituzten, alebinetan Arrasateko Gazteluondoko Aritz Tornay izan zen onena eta benjaminetan La Salle Isasiko Aimar Garcia.

Datorren igandean beste jardunaldi bat jokatuko da eta bertan.

Berdinketak taldekako txapelketan

Lehenengo zein hirugarren mailetako taldeek 2nako berdinketak lortu zituzten Gipuzkoako Taldekako Txapelketaren 6. txandan.

Lehenengo mailako taldeak Hondarribi-Marlaxka B taldea izan zuen aurrean eta Jon Aranak bere partida irabazi, Mikel Larreategi eta Jose Antonio Garridok eurenak berdindu eta Emilio José Freirek berea galdu egin zuen. Hirugarren mailako taldeak Arrasaten jokatu zuen eta bertan Adrian Martinikorena eta Aitor Beorleguik irabazi egin zuten eta Oier Garcia eta Lander Ajak galdu.

Datorren asteburuan 7. txanda jokatuko da. Lehenengo mailako taldea Legazpira joango da Santikutz taldearen aurka jokatzera eta hirugarrenekoak Bergarako Zaleaken aurka jokatuko du Deporren larunbatean 16:00tan hasita.

Garaipena berriz ere Hirugarren mailako taldearentzat

Bosgarren txandan berriz ere garaipena lortu du Hirugarren mailako taldeak, oraingoan Azkoitiko Anaitasuna Kakute B taldearen aurka. Hona hemen emaitzak:

C.D. Eibar B3-1Anaitasuna Kakute B
Adrian Martinikorena (Z)1-0Gaizka Alberdi (B)
Oier Garcia (B)1-0Igor Arambarri (Z)
Aitor Beorlegi1-0Josue Goenaga (B)
Lander Aja0-1Darwin Garcia

Lehenengo mailako taldeak Donostian jokatu du 5. txanda, bertako Fortuna A taldearen aurka eta galdu egin du 2.5-1.5ko emaitzarekin. Hona hemen emaitzak:

C.D. Fortuna A2,5-1,5C.D. Eibar A
Roberto García (Z)1-0Jon Arana (B)
Gorka Villar (B)0-1Jon Esturo (Z)
Iñigo Ximenez (Z)0,5-0,5Mikel Larreategi (B)
Sebastian Armendariz (B)1-0Jose Antonio Garrido (Z)

Datorren asteko 6. txandan, hauxek izango dira gure taldeen neurketak:

  • Lehenengo maila: C.D. Eibar A – Hondarribi Marlaxka B
  • Hirugarren maila: Arrasate Arlutz D – C.D. Eibar B

Hirugarren mailako taldearen garaipena

Iritsi da hainbeste esperotako garaipena eta Gipuzkoako Taldekako txapelketaren 4. txandan izan da berau hirugarren mailako taldearen eskutik. Urretxun jokatutako neurketan 1-3ko garaipena lortu zuten Deporreko gazteek.

Goierri A1-3C.D. Eibar B
Iñaki Hernandez (Z)0-1Adrian Martinikorena (B)
Iñigo Etxaniz (B)1-0Oier Garcia (Z)
Julio Baeza (Z)0-1Aitor Beorlegui (B)
Diego Bilbao (B)0-1Lander Aja (Z)

Lehenengo mailako taldeak, aldiz, 1-3ko porrota jasan zuen Eibarren jokatutako neurketan:

C.D. Eibar A1-3Idiazabal
Jon Arana (Z)0-1Felipe Aparicio (B)
Emilio José Freire (B)0-1José Antonio Gómez (Z)
José Antonio Garrido (Z)0-1José Luis Piñeira (B)
Xabier Beorlegui (B)1-0Garikoitz Urkia (Z)

Datorren astean 5. txandako partidak jokatuko dira eta hauexek izango dira gure taldeen neurketak:

Lehenengo mailako taldeak Donostian jokatuko du Fortuna A taldearen aurka. Hirugarren mailako taldeak etxean jokatuko du bere neurketa, Azkoitiko Anaitasuna-Kakute B taldearen aurka.