Archivo por días: 30/01/2019

Hala-holako emaitzak hirugarren txandan

Hirugarren txandan berriz bere berdinketa eta porrota izan zituzten gure xake taldeek.

Lehenengo mailako taldeak Donostian jokatu zuen Baionaren aurka. Lehendabizi eskerrak eman nahi dizkiogu Gros Xake Taldeari partidak bere egoitzan jokatzeko aukera eskaintzen digulako. Baiona Gipuzkoako Ligan jokatzen hasi zenetik, dena dela partida jokatzeko lekua Donostian jokatzea adosten dugu, guztion bidaia arinagoa izan dadin. Horretarako beti prest egon ohi dira Baionako lagunak eta baita Gros Xake Taldea ere egoitza uzteko.

Baiona2-2C.D. Eibar A
Laurent Gattegno (Z)0-1Jon Arana (B)
Alain Darrigues (B)1-0Jon Esturo (Z)
Bernard Daubas (Z)0-1Mikel Larreategi (B)
Jean Paul Tholey (B)1-0Jose Antonio Garrido (Z)

Beltzen arratsaldea izan zen zalantzari gabe larunbatekoa. Jonen partidan, Laurentek eraso gogorra egin zuen Jonen endrokearen aurka, baina ondo eutsi zion honek erasoari. Hain gogorra izan zen erasoa, ezen Laurenten erregea biluzik gelditu zen, peoi baten ere laguntza gabe. Jon izan zen erasoa egiten hurrengoa eta asmatu egin zuen, partida irabaziz.

Bigarren mahaian Jon despistatu egin zen kalkulu baten, eta alfila eman zuen peoi baten truke. Alainek, aldiz, ondo erantzun zuen eta abantaila lortzeaz bat pieza guztiak aldatu zituen, finalaren atarira abantaila handiarekin iritsiz. Jonek amore eman behar izan zuen.

Hirugarren mahaian Mikel ez zen gaizki irten irekieratik, baina Bernardek abantailatxoa lortu zuen erdi-jokoan. Hala ere, piezak aldatu zituenean Mikelek trukotxo bat aurkitu zuen posizioan eta gaztelua lortu zuen alfilaren truke. Horren ostean bi gaztelu, gaztelu eta alfilaren aurkako finala jokatu zuten, eta Mikelek ondo neutralizatu zituen Bernarden erasoak, azkenean gaztelu bat eta peoi gehienak aldatu eta dama sustatuz partida irabazteko.

Laugarren mahaian, Joseanek hainbatetan eskaini zion berdinketa Jean Pauli, baina honek ez zuen onartu. Piezak aldatu ostean partidak berdinketan amaituko zuela zirudienean, Jean Paulek tranpatxo bat utzi zuen posizioan eta Josean hantxe jausi zen partida galduz.

Bigarren berdinketa jarraian lehenengo mailako taldearentzat.

4-0eko porrota hirugarren mailan

Hirugarren mailako taldeak ez dio oraindik neurria hartu txapelketari eta 4-0eko emaitzarekin galdu zuen Elgoibarren jokatutako partidan.

ITS Security – Elgoibar B4-0C.D. Eibar B
Ivan Fernandez (Z)1-0Adrian Martinikorena (B)
Santiago Fernandez (B)1-0Oier García (Z)
Jon Aingeru Gurrutxaga (Z)1-0Aitor Beorlegui (B)
Andoni Lersundi (B)1-0Lander Aja (Z)

Argazkiak Elgoibarko Zubi Ondo Xake Elkarteak bidalitakoak dira. Eskerrik asko.