Archivo por días: 22/01/2019

Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketa 2019 Eibarren

Eibarko Klub Deportiboak, Gipuzkoako Xake Federazioarekin elkarlanean Eibarko zonaldeari dagokion Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketa antolatuko du Eibarren. Hauexek dira txapelketaren datuak:

  • Eguna: 2019ko otsailaren 17a eta 24a, igandea
  • Ordutegia:
    • Izen-ematea baieztatzea: 10:00tatik 10:30tara
    • Partidak: 10:30tatik 13:30tara (bukaera ordua gutxi gorabeherakoa da)
  • Tokia: Eibarko Klub Deportiboa. Toribio Etxebarria kalea 16-1º. Eibar.

Txapelketa honako jokalari hauei zuzenduta dago, Gipuzkoako Xake Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diotenari jarraituz:

  • Infantilak: 2005 eta 2006 urteetan jaiotako ikasleak
  • Alebinak: 2007 eta 2008 urteetan jaiotako ikasleak
  • Benjaminak: 2009 eta 2010 urteetan jaiotako ikasleak

Jokalari kopuruak ahalbidetzen badu, maila bakoitzeko txapelketak era independentean jokatuko dira, eta hori posible ez balitz infantil eta alebin mailetako jokalariak elkarrekin jokatuko dute. Betiere benjamin mailakoek euren artean bakarrik jokatuko dute. Txapelketaren formatua eta txanda kopurua parte-hartzaile kopuruaren arabera erabakiko da.

Jokalariek egun baten ala bietan parte hartu dezakete. Eibarko zonaldeari dagokion sailkapena, bi egunetako sailkapenak batuz osatuko da.

Infantil eta alebin mailetako lehenengo sailkatuek Gipuzkoako Eskolarteko Finaletan parte hartzeko aukera izango dute Gipuzkoako Xake Federazioak zehaztuko duen eran. Honetarako jokalariek eskola-kirola programaren barnean xakeari dagokion modalitatean izena emanda egon beharko dute.

Parte hartzaile guztientzako saria egongo da.

Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko bidali izen-emate orria helbide honetara: xakea@deporeibar.com