Beste urte batez Gipuzkoako taldekako txapelketa jokatzeko unea iritsi da urte berriarekin batera. Urteroko Gipuzkoako xakelarion zita izan ohi den honetan bi talderekin hartuko dugu parte.
A taldeak Gipuzkoako lehenengo mailan jardungo du. Aldaketa asko gabe, iazko jokalari berberak arituko dira bertan, astez aste martxoaren 23ra arte 11 txanda jokatuz. Lehenengo helmuga Azkoitian izango du taldeak, larunbatean 16:00tan Anaitasuna-Kakute A aurka jokatuz.
B taldeak Gipuzkoako hirugarren mailan jokatuko du. Hemen ere iazko jokalariak izango ditugu, azken urte hauetan Xake Eskolatik irtendako jokalariak. Hirugarren txapelketa izango da hauentzat ere. Talde kopuru bakoitia dagoela eta, talde honek aste honetan atsedena izango du.