Archivo por días: 07/01/2019

Charla: “Leyes del Ajedrez para Jugadores”

La Comisión de Ajedrez del Club Deportivo Eibar, va a organizar una charla titulada “Leyes del Ajedrez para jugadores” este próximo mes de enero. La charla será abierta y está dirigida a todos los jugadores y versará sobre las Leyes del Ajedrez en vigor. En la charla se explicarán las Leyes del Ajedrez, cómo están estructuradas y los casos especiales de los diferentes ritmos de juego (estándar, rápido y blitz).

La charla pretende ser amena y abierta a la participación de los presentes con casos, preguntas y respuestas.

  • Ponente: Mikel Larreategi, Árbitro Internacional FIDE
  • Día: 27 de enero, domingo
  • Horario: 10:00 a 13:00
  • Lugar: Club Deportivo Eibar. Toribio Etxeberria kalea 16. Eibar (Gipuzkoa)
  • Inscripción: gratuita, pero obligatoria en ajedrez@deporeibar.com

Habrá servicio de bar/cafetería.

Eibarko Klub Deportiboko Xake Batzordeak “Xakearen Legeak jokalarientzat” izeneko hitzaldia antolatuko du urtarrilean. Hitzaldian parte hartzea librea da eta xakelari orori zuzenduta dago. Izenburuak dioen bezala, indarrean dauden Xakearen Legeei buruzkoa izango da. Bertan Legeon nondik norakoak azalduko dira, kasu praktikoekin eta erritmoen arteko ezberdintasun eta ezaugarri bereziak azalduz. Hitzaldia entretenigarria egiten saiatuko gara eta parte hartzaileen galdera eta zalantzak argitzeko tartea ere izango da.

  • Hizlaria: Mikel Larreategi Arana, Nazioarteko Epailea
  • Eguna: urtarrilaren 27a, igandea
  • Ordutegia: 10:00etatik 13:00era
  • Tokia: Eibarko Klub Deportiboa. Toribio Etxeberria kalea 16. Eibar (Gipuzkoa)
  • Izena ematea: doakoa baina derrigorrezkoa xakea@deporeibar.com helbidean
  • Taberna/kafetegi zerbitzua egongo da.

Documentación / Dokumentazioa

Recomendamos leer las Leyes del Ajedrez (articulado general y los apéndices A y B antes de acudir).

Hitzaldira etorri aurretik Xakearen Legeak irakurtzea gomendatzen dugu (artikulu orokorrak eta A eta B eranskinak)

Larunbatean hasiko da 2019ko Gipuzkoako taldekako txapelketa

Beste urte batez Gipuzkoako taldekako txapelketa jokatzeko unea iritsi da urte berriarekin batera. Urteroko Gipuzkoako xakelarion zita izan ohi den honetan bi talderekin hartuko dugu parte.

A taldeak Gipuzkoako lehenengo mailan jardungo du. Aldaketa asko gabe, iazko jokalari berberak arituko dira bertan, astez aste martxoaren 23ra arte 11 txanda jokatuz. Lehenengo helmuga Azkoitian izango du taldeak, larunbatean 16:00tan Anaitasuna-Kakute A aurka jokatuz.

B taldeak Gipuzkoako hirugarren mailan jokatuko du. Hemen ere iazko jokalariak izango ditugu, azken urte hauetan Xake Eskolatik irtendako jokalariak. Hirugarren txapelketa izango da hauentzat ere. Talde kopuru bakoitia dagoela eta, talde honek aste honetan atsedena izango du.