Xabier Beorlegi izan da Deporreko xakelari onena Gipuzkoako Txapelketa Nagusian

Urritik abendura jokatu diren Gipuzkoako Bakarkako Txapelketak larunbatean bukatu ziren azkenengo jardunaldia jokatuta.

Gipuzkoako Txapelketa Nagusian Xabier Beorlegik berdinketa lortu zuen Carlos Berdoteren aurka eta Jon Aranak Patxi Moreno gaztea garaitu zuen. Horrenbestez Deporreko bi xakelariek 3,5 puntu lortu dituzte sailkapenean eta Xabier 16. postuan sailkatu da eta Jon 21. postuan. Txapelketaren garailea Alejandro Franco Nazioarteko Maisua izan da eta berarekin izan dira podiumean Iñigo Argandoña eta Asier Lakuntza.

Bigarren mailako txapelketan, berriz, azkenengo txandan eibartarren arteko derbia jokatu zen, Jose Antonio Garrido eta Adrian Martinikorenaren artekoa hain zuzen ere. Partida luze baten ostean, Jose Antonio Garrido gailendu zen bertan, eta horri esker sailkapeneko 6. postua lortu zuen 4,5 punturekin. Adrian 13. postuan sailkatu zen 3,5 punturekin. Txapelketaren podiuma Jon Jauregi, Xabier Garmendia eta Asier Cuestak osatu zuten.

Hirugarren mailako txapelketan Aitor Beorlegi zein Oier Garciak irabazi egin zituzten azken txandako partidak, Silvestre Moreiro eta David Lopez-Carrascoren aurka hurrenez hurren, horrela Aitor 17. postuan sailkatu zen 4,5 punturekin eta Oier 36. 3,5 punturekin. Txapelketaren garailea Jose Andres Perez izan zen, Xabier Aranzabal eta Alberto Belosillo 2. eta 3. postuan gelditu zirelarik.

Dena erabakitzeke Danobat Elgoibar Txapelketan

Bestalde, ostegunean jokatu zen Elgoibarko Danobat Txapelketaren azken aurreko txanda. Bertan Jon Arana liderrak berdindu egin zuen bere partida Egoitz Irureren aurka eta, lidergoan jarraitzen duen arren, orain Isidro Ruizekin berdinduta dago sailkapenean 5 punturekin. Deporreko beste bi jokalariek, Jon Esturo eta Jose Antonio Garridok galdu egin zituzten euren partidak. Txapelketaren azken txanda abenduaren 13an jokatuko da eta bertan Jon Aranak Johnny Sadusea venezolarra izango du aurrean.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.