Archivo por meses: septiembre 2018

2018-2019 ikasturteko xake eskolaren matrikulazioa zabalik

Irekita dago jada 2018/2019 ikasturterako Xake Eskolako matrikulazioa.

Aurreko ikasturtean bezala, bi talde osatuko dira, biak Euskeraz:

– Berriak, hastapena eta jarraipena 1: Ostiralak 17:30 – 18:30
– Nagusiak eta jarraipena 2: Ostiralak 18:30 – 19:30

Taldeetarako esleipenak monitoreek egingo dituzte. Kasu-bereziak ere aztertuko dira. Matrikula egiteko bi bide daude. E-postaz xakea@deporeibar.com helbidera mezu bat bidalita edo presentzialki ostiraletan 18:30tatik 20:30tara Eibarko Klub Deportiboaren bulegora etorriz.

Klaseen prezioa, hiruhilabeteko 30 €koa da eta klubeko bazkide izan beharra dago bertara etortzeko. Matrikularen prezioa ordaintzeko kontu-zenbakia eta bazkide egiteko txartela, klubean bertan lortu daitezke.

Matrikula egiteko azken eguna irailaren 29a izango da. Ondoren jakinaraziko zaizkie partaideei taldeak eta ordutegiak.