Archivo por días: 31/05/2018

Aitor Beorlegui 6. Euskadiko Eskolarteko Txapelketan

Arrasateko Uarkape frontoian jokatu ziren maiatzaren 26 eta 27an Euskadiko 37. Eskolarteko Kirol Jokoak Euskal Xake Federakuntzak eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta.

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan lortutako txartelari esker, Aitor Beorlegui infantil mailan aritu zen eta 6. postua lortu zuen 4 punturekin. Txapelketaren garailea Manex Regillaga elorriotarra izan zen. Hemen sailkapen osoa. Zorionak!