Archivo por meses: mayo 2018

Aitor Beorlegui 6. Euskadiko Eskolarteko Txapelketan

Arrasateko Uarkape frontoian jokatu ziren maiatzaren 26 eta 27an Euskadiko 37. Eskolarteko Kirol Jokoak Euskal Xake Federakuntzak eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta.

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan lortutako txartelari esker, Aitor Beorlegui infantil mailan aritu zen eta 6. postua lortu zuen 4 punturekin. Txapelketaren garailea Manex Regillaga elorriotarra izan zen. Hemen sailkapen osoa. Zorionak!

 

Taldekako Kutxa-Gaztedi txapelketaren lehenengo fasea

Bigarren urtez jarraian Gipuzkoako Xake Federazioak Kutxa Fundazioarekin batera Kutxa Gaztedi taldekako txapelketa antolatu du Gipuzkoako gaztetxoentzat.

Maiatzaren 20an Eibarko Klub Deportiboaan Handien mailari dagokion lehenengo faseko partidak jokatu ziren, Azpeitiko Xaputarrak, Arrasate eta Eibarko Taldeekin.

Hona hemen bertako emaitzak:

Jokalariak:

  XAPUTARRAK
1 Josue Goenaga
2 Gorka Uranga
3 Aner Alonso
4 Alain Mateos
5 Luis Andoni Lazkano
   
  ARRASATE
1 Haizea Tornay
2 Harri Lasa
3 Oier Etxebeste
4 Aitor Gallego
5 Iurgi Etxebeste
   
  EIBAR
1 Adrian Martinikorena
2 Aitor Beorlegui
3 Lander Aja
4
    1 2 3 1 2 3 GUZTIRA
1 XAPUTARRAK XXX 0 2,5 XXX 0,5 2,5 5,5
2 ARRASATE 4 XXX 3 3,5 XXX 2 12,5
3 EIBAR 1,5 1 XXX 1,5 2 XXX 6
  SAILKAPENA      
1 ARRASATE     12,5
2 EIBAR     6,0
3 XAPUTARRAK     5,5

 

Eta argazkiak:

Xake eskolako ikasleak Zarauzko Xake Festan

Maiatzaren 19an, Zarauzko Orokieta Herri Ikastetxeak eta Zarauzko Kirol Elkarteak antolatuta III. Xake Festa jokatu zen. Guztira 140 xakelari gaztetik gora aritu ziren bertan, eta euren artean gure xake eskolako hainbat.

Kategoria guztietan parte hartu genuen:

  • Infantilak: Adrian Martinikorena, Oier Garcia, Lander Aja eta Aitor Beorlegui
  • Alebinak: Malen Etxeberria
  • Benjaminak: Zehao Ye, Yuxuan Ye, Aimar Garcia eta Unai Osa

Guztiek egun zoragarria pasatu zuten bertan eta gainera Aitor Beorleguik bere mailako 1. postua lortu zuen. Zorionak guztioi!

Eskerrik asko Orokieta Herri Ikastetxeari eta Zarauzko Kirol Elkarteari jaialdi eder hau antolatzeagatik!

Xake Festa 2018 Zarautzen

Aurten ere, azken bi urteetan bezala Zarautz Kirol Elkarteak eta Orokieta Herri Eskolak Xake Festa antolatuko dute datorren maiatzaren 19an.

Jaialdia oso ondo antolatuta egon ohi da eta xake eskolako haur eta guraso guztiei bertara hurbiltzea gomendatzen diegu. Antolatuko jaialdiaren programa honakoa da:

  • 10:00etan: izenematea baieztatzea
  • 10:30etan: goizeko partidak hastea
  • 13:30etan: goizeko partiden bukaera eta bazkaria banatzea
  • 14:00etan: haurrentzako jolasak
  • 16:00etan: arratsaldeko partidak hastea
  • 18:00etan: sari banaketa eta bukaera

Jaialdi hau 3.  mailatik aurrerako ikasleentzat bakarrik da Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskola kirolaren araudiak ezartzen duen bezala.

Eibarko Klub Deportibotik, bertaratu nahi duenari laguntza eskainiko diogu izenematea kudeatuz. Parte hartu nahi baduzue, abisatu xake eskolako arduradunei, jatekoari dagokionez alergiaren bat edo behar bereziren bat baduzue ere esan, antolakuntzakoei jakinarazteko. Gure bidez izenemateak kudeatzeko azken eguna maiatzaren 15n izango da.

Webgune ofiziala: http://xakefesta.wixsite.com/zarautz2018


Como en los últimos dos años, el Club Deportivo Zarautz y la Escuela Pública Orokieta de Zarautz, van a organizar el próximo 19 de mayo la tercera edición de la Xake Festa.

El Festival suele estar muy bien organizado y recomendamos la participación en él a todos los alumnos de la escuela de ajedrez. El programa del festival es el siguiente:

  • 10:00 presentación y confirmación de la inscripción.
  • 10:30 comienzo de las partidas
  • 13:00 fin de las partidas de la mañana y reparto de comida
  • 14:00 juegos para los chavales
  • 16:00 comienzo de las partidas de la tarde
  • 18:00 entrega de premios y final

El festival está dirigido a alumnos de 3ª de Primaria en adelante tal y como indica la normativa de Deporte Escolar de la Diputación Foral de Gipuzkoa.

Desde el Club Deportivo Eibar, vamos gestionar la inscripción de los chavales en el festival.  Para ello comunicad vuestra participación a los responsables de la Escuela de Ajedrez antes del 15 de mayo, indicando si el alumno tiene alguna alergia alimentaria o necesidad especial para que los organizadores lo puedan tener en cuenta.

Web oficial: http://xakefesta.wixsite.com/zarautz2018