Archivo por meses: abril 2018

Larunbatean jokatuko dira Gipuzkoako Eskolarteko Finalak Donostian

Datorren larunbatean jokatuko dira Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan alebin eta infantil mailetako 2018 urteko Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketaren bakarkako finalak.

Eibarren jokatutako zonaldeko txapelketatik jokalari hauek sailkatu dira finaletara:

Infantilak

  • Adrian Martinikorena Arkauz (Itzio BHI)
  • Aitor Beorlegui Gonzalez (La Salle Azitain)

Alebinak

  • Aritz Tornay Belategi (Gazteluondo)
  • Malen Etxeberria Albizu (Aldatze)
  • Mikel Larrazabal Onaindia (San Andres)
  • Intza Fernandez Larrañaga (J.A.Mogel – Iturburu)
  • Malen Fernandez Larrañaga (J.A.Mogel – Iturburu)

Zorte on guztioi!

8. postuan amaitu dugu Gipuzkoako Taldekako Txapelketa

Azkenean nahi baino larritasun handiagoarekin baina lortu dugu Lehenengo Mailari eustea. Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketaren azken neurketa jokatu zen larunbatez Eibarren, aurrean Legazpiko Santikutz taldea izan genuelarik.

Lortutako emaitza bikaina izan zen, 3.5-0.5eko garaipena. Jon Arana, Jon Esturo eta Aitor Beorleguik irabazi egin zuten Joseba Urdangarin, Ismael Anton eta Patxi Imazen aurka eta Jose Antonio Garridok berdindu Mario Gallegoren aurka.

Azkenean 8. postuan amaitu dugu 20,5 punturekin:

Pos. Nombre Ptos. Modif.Ptos. Ptos.Def.
1 GROS D 27,5 0 27,5
2 IDIAZABAL A 25,5 0 25,5
3 HERNANI A 24,5 0 24,5
4 BAIONA 24,5 0 24,5
5 EASO B 23 0 23
6 HONDARRIBIA-MARLAXKA B 22,5 0 22,5
7 SANTIKUTZ-LEGAZPI A 22 0 22
8 EIBAR A 20,5 0 20,5
9 FORTUNA A 20,5 0 20,5
10 ARRASATE-ARLUTZ C 20 0 20
11 MEKATAR – ELGOIBAR A 18,5 0 18,5
12 GROS E 15 0 15

Urtea nola joan den ikusita, azkenean Fortuna eta Arrasate-Arlutzen aurretik geratzea lortu dugu.

Orain beste era bateko txapelketak izango ditugu aurrean. Datorren asteburuan Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan arituko dira xake eskolako ikasle batzuk eta beste txapelketa irekiren baten ere hartuko dugu parte.

Ah! eta San Juanetan gure partida azkarren txapelketa izango dugu, ekainaren 30ean hain zuzen ere!