Beste urte batez Gipuzkoako taldekako txapelketa jokatzeko unea iritsi da urte berriarekin batera. Urteroko Gipuzkoako xakelarion zita izan ohi den honetan bi talderekin hartuko dugu parte.
A taldeak Gipuzkoako lehenengo mailan jardungo du. Aldaketa asko gabe, iazko jokalari berberak arituko dira bertan, astez aste apirilaren 14ra arte 11 txanda jokatuz. Lehenengo helmuga Donostian izango du taldeak, larunbatean 16:00tan Easo Bren aurka jokatuz.
B taldeak Gipuzkoako hirugarren mailan jokatuko du. Hemen ere iazko jokalariak izango ditugu, azken urte hauetan Xake Eskolatik irtendako jokalariak. Bigarren txapelketa izango da hauentzat ere. Hauen lehenengo partida larunbatean izango da 16:00 Klub Deportiboaren egoitzan eta aurrean Azpeitiko Xaputarrak izango dute.